13:15

Artea

Sarrera doan

Ate irekiak Oteiza Museoan, artistaren heriotzaren 15. urteurrena dela eta

eitb.eus

Altzuzako zentrorako sarrera doakoa izango da apirilaren 6, 7 eta 8an. Bisitariek “Oteiza 1908-2008” eta “Makotu” Asier Mendizabalen behin-behineko erakusketak ikusi ahalko dituzte.

  • ''Kutxa hutsa'', Jorge Oteiza (1958)

    "Kutxa hutsa", Jorge Oteiza (1958)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oteiza Museoaren Altzuzako Zentroan sarrera librea eta doakoa izango da apirilaren 6, 7 eta 8an, Jorge Oteizaren (1908ko urriak 21 – 2003ko apirilak 9) heriotzaren 15. urteurrena gogoratzeko.

Jardunaldi horietan, bisitariek aukera izango dute “Oteiza 1908-2008. Bilduma” erakusketa bisitatzeko, artistaren eskultura-lanaren eboluzioan zeharreko ibilbide oso bat egin ahal izatearren, eta, gainera, “Makotu” Asier Mendizabal artistaren aldi baterako erakusketa ere egongo da ikusgai.



Mendizabalen erakusketak zenbait proiektu erakusten ditu, “Bentahandi” esaterako, Oteizaren pare mugikorraren inguruko gogoeta formaletik eta hilarri gisa emandako esangura berritik abiatua, zeina, besteak beste, 2011ko Veneziako Bienalean aurkeztu baitzuen Mendizabalek.


“Gutun bat helmugara iristen da” preso politiko ezezagunarentzako monumentua sortzeko nazioarteko lehiaketako epaimahaiari —Oteizak parte hartu baitzuen hartan— zuzendutako protesta gutunetik ondorioztatua dago, eta Londresko Raven Row espazioan aurkeztu zen.

“Makotu” lana ere badago: Mendizabalek arreta jartzen du Oteizak egindako obretako soberako materialetan, pieza zati eta ebakinak baitira, funtsean eskulturakoak, baina hondarrezko eta osatugabearen lekuko mantentzen direnak.

Bisitariak lantegi-etxean sartu ahal izango dira, eta horretan ikusgai izango dituzte bai artistari eta artistaren obrari buruzko ikus-entzunezkoak, baita artistaren dimentsio biografiko eta sorkuntzazkoari lotutako unitate tematiko eta geografikoak ere.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena