09:01

Espainiako Vuelta

21. etapa

Contadorrek Vuelta irabazi du, bigarrenez

Erredakzioa

John Degenkolb (Argos) alemaniar txirrindulariak azken etapa irabazi du esprintean, Madrilen. Alemaniarrak bost etapa lortu ditu Espainiako Vueltan.

00:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alberto Contadorrek Espainiako Vuelta irabazi du bigarrenez bere kirol ibilbidean. 115 kilometroko azken etapak Cercedilla eta Madril lortu ditu eta garailearentzako omenaldi bat izan da. John Degenkolb (Argos) Alemaniako txirrindulariak Pintokoaren festarekin bat egin eta garaipena lortu du azken etapan, esprintean. Bost etapa bereganatu ditu Argos taldeko txirrindulariak.

Hiriburuko kaleetan Contadorren festarekin bat egin du alemaniarrak. Valladoliden kale egin zuen eta Bennatik etapa kendu zion, baina Colon eta Atocha artean Argosek ongi baino hobeto prestatu dio helmuga eta alemaniarrak ez du hutsik egin.

Elia Viviani (Liquigas) eta Daniel Bennati (Radioshack) italiarrak atzean utzi ditu esprintean eta garaipena bizikleta eskuetan ospatu du Degenkolbek.

Era berean, tropelean helmuga besoak goian zituela gurutzatu du Alberto Contadorrek. 2008an garaipena lortu eta gero, 29 urteko Pintoko txirrindularia gorenera itzuli da urte berezi batean; izan ere, dopina dela-eta ezarritako zigorra bete eta irteeran aurkeztu zen, nahiz eta zalantza asko izan.

"Garaipen berezia izan da, kostatakoa. Zailtasunak igarota zerbait eskuratzen denean oso era berezian gozatzen da", adierazi du Contadorrek helmugaratu ostean.

- Etapa:

.1. John Degenkolb (GER/Argos Shimano) 2h44:57
.2. Elia Viviani (ITA/Liquigas) d.b.
.3. Daniele Bennati (ITA/Radioshack Nissan) d.b.
.4. Allan Davis (AUS/Orica Greenedge) d.b.
.5. Koldo Fernandez (ESP/Garmin Sharp) d.b.
.6. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) d.b.
.7. Gert Steegmans (BEL/Omega Pharma Quickstep) d.b.
.8. Zdenek Stybar (CZE/Omega Pharma Quickstep) d.b.
.9. Raymond Kreder (HOL/Garmin Sharp) d.b.
10. Gorka Verdugo (ESP/Euskaltel Euskadi) d.b.

- Sailkapen nagusia:

.1. Alberto Contador (ESP/Saxo Bank) 84:59:49
.2. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) 1:16
.3. Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha) 1:37
.4. Christopher Froome (GBR/Sky) 10:16
.5. Daniel Moreno (ESP/Katusha) 11:29
.6. Robert Gesink (HOL/Rabobank) 12:23
.7. Andrew Talansky (USA/Garmin) 13:28
.8. Laurens Ten Dam (HOL/Rabobank) 13:41
.9. Igor Anton (ESP/Euskaltel) 14:01
10. Beñat Intxausti (ESP/Movistar)
16:13







Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena