18:20

Espainiako Vuelta

18. etapa

Bennatik garaipena lortu du Valladoliden

Erredakzioa

Ben Swift (Sky) Britainia Handiko txirrindulariari aurrea hartu dio italiarrak helmugan. Etapa bizia izan da Aguilar de Campootik abiatu denetik. Contadorrek lidergoan jarraitzen du.

  • Daniele Bennati Italiako txirrindularia (Radioshack). EFE

    Daniele Bennati Italiako txirrindularia (Radioshack). EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Daniele Bennati Italiako txirrindulariak (Radioshack) Espainiako Vueltako 18. etapa irabazi du gaur Valladoliden. Ibilbideak Gaztela eta Leongo hiriburua eta Aguilar de Campoo lotu ditu. Aurtengo etaparik luzeena izan da (204,5 kilometro). Alberto Contadorrek lidergoan jarraitzen du.

Ben Swift (Sky) Britainia Handiko txirrindulariari aurrea hartu dio Benattik helmugan. Italiarrak lau ordu, 17 minutu eta 18 segundo behar izan ditu etapa bukatzeko.

Etapa bizia izan da Aguilar de Campootik abiatu denetik, eta berehala, 12. kilometroan, bost txirrindularik ihesaldia osatu dute: Veloso (Andalucia), Bookwalter (BMC), Smukulis (Katusha), Mate (Cofidis) eta Keizer (Vacansoleil), baina Argos Shimano eta Radioshack taldeek behera bota dute 17 kilometro falta zirenean.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta Contadorrek maillot gorria mantendu du. Alejandro Valverderekiko 1.52ko aldea mantentzen du eta 2:28 Joaquim Purito Rodriguezekiko.

19. etapak Peñafiel eta La Lastrilla (Segovia) lotuko ditu ostiral honetan (178,4 kilometro).

Etapako sailkapena:

.1. Danielle Bennati (ITA-Radioschack) 4:17:17
.2. Ben Swift (BH-Sky) 1
.3. Allan Davis (AUS-GreenEdge) d.b.
.4. Lloyd Mondory (FRA-AG2R) d.b.
.5. John Degenkolb (GER-Argos) d.b.
.6. Davide Vigano (ITA-Lampre) d.b.
.7. Matti Breschel (DIN-Rabobank) d.b.
.8. Koen De Kort (HOL-Argos) d.b.
.9. Mitchell Docker (AUS-GreenEdge) d.b.
.10. Gregory Rast (SUI-Radioshack) 6

Sailkapen nagusia:

.1. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank) 72:25:21
.2. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) 1:52
.3. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) 2:28
.4. Christopher Froome (BH-Sky) 9:40
.5. Daniel Moreno (ESP-Katusha) 11:36
.6. Robert Gesink (HOL-Rabobank) 12:06
.7. Laurens Ten Dam (HOL-Rabobank) 12:55
.8. Andrew Talansky (AEB-Garmin) 13:06
.9. Igor Anton Hernandez (ESP-Euskaltel) 13:49
.10. Benat Intxausti E. (ESP-Movistar) 14:10.




Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena