Espainiako Vuelta
Abuztuaren 20an hasiko da
Erredakzioa
Euskaltel-Euskadiko txirrindulariarekin batera Nibali, Menchov, Wiggins, Purito Rodriguez, Van den Broeck eta Scarponi, Vuelta irabazteko hautagaiak dira.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
galeriak (1)
Liquigas taldeko Vincenzo Nibali eta Euskaltel Euskadiko Igor Anton 2011ko Espainiako Itzulia irabazteko hautagaiak dira.
Auten 66. edizioa jokatuko da, 3.300 kilometro inguru eta 21etapa. Benidormen hasiko da hilaren 20an eta irailaren 11an amaitu, urtero legez, Madrilen. (etapen profilak).
Bi txirrindulari horiekin batera Denis Menchov dago faboritoen. Geox taldeko gizonak 2005ean eta 2007an erdietsi zuen garaipena Vueltan eta Italiako Giroa ere irabazi zuen 2009. urtean, halere, sasoiko dagoen ala ez ikusi behar da.
Katusha taldeko Joaquím Purito Rodríguez eta Lampreko Michele Scarponi txirrindulariek Vuelta oso ondo prestatu dute, beraz, aurrean egon beharko dira.Beste izen batzuk agertzen dira hautagien artean, Esloveniako Janez Brajkovic, eta Tourrean erori ziren beste bi Jurgen Van Den Broeck eta Bradley Wiggins. Bi hauek Frantziako Tourreko podiuma zuten jomuga, beraz, oso Vuelta ona egin dezakete.
ETAPAK
Hurrengo zuzenekoak
31 | 21:45 - 00:30 | ZESTA-PUNTA | Winter Series: Johan-Lekerika vs Olharan-Zabala eta Erkiaga-Ibarluzea vs Urrutia-Basque |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa