Espainiako Vuelta
20. etapa
Erredakzioa
Enric Mas ihes eginda iritsi da Miguel Angel Lopezekin eta kolonbiarra gainditu du azken metroetan. Simon Yates hirugarren izan da, eta Vueltako garailea izango da.
Albisteak (4)
Enric Masek (Quick Step) irabazi du Espainiako Vueltako 20. eta azken-aurreko etapa, Andorra-Escaldes-Engordany eta Coll de La Gallina artean egin dena, eta 97,3 kilometroko ibilbidea izan duena. Simon Yates (Mitchelton Scott) hirugarren izan da etapan eta garaile birtuala da.
Mas ihes eginda iritsi da Coll de La Gallinako helmugara Miguel Angel Lopezekin (Astana) batera, eta kolonbiarra gainditu du bien arteko esprintean. Irabazlearengandik 23 segundora iritsi da Simon Yates liderra. Alejandro Valverde (Movistar) bete egin da etapako azken igoeran, eta 3 minutu eta 9 segundo galdu ditu. Ondorioz, podiuma Yatesek (irabazlea), Masek (bigarren) eta Lopezek (hirugarren) osatuko dute.
Igandean egingo da azken etapa, Alcorcon eta Madril artean (100,9 kilometro).
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa