Espainiako Vuelta
4. ETAPA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Dimension Datako txirrindulari estatubatuarra eguneko ihesaldian sartu da, zortzi iheskiderekin batera.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Benjamin King estatubatuarrak (Dimension Data) irabazi du Espainiako itzuliko laugarren etapa, Velez-Malaga eta Alfacar artekoa eta 161,4 kilometroko ibilbidea izan duena.
King Nikita Stalnov (Astana) iheskidearen aurretik helmugaratu da, eta Pierre Rolland frantziarra (Education First) sartu da ondoren, 13 segundo geroago.
Sailkapen nagusiari dagokionez, liderra, Michal Kwiatkowski poloniarra (Sky), faboritoen taldetxoan heldu da, eta lehen postuari eutsi dio, nahiz eta Emanuel Buchmann alemaniarrak (Bora) eta Simon Yates britainiarrak (Mitchelton) aldea murriztu dioten; 7 eta 10 segundora daude orain sailkapenean, hurrenez hurren. Ion Izagirre ormaiztegiarra (Bahrain), bere aldetik, seigarren dago sailkapen nagusian, 30 segundora.
Asteazken honetan, bosgarren etapa izango dute jokoan, Granada eta Roquetas de Mar artekoa, eta 188,7 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa