18:04

Espainiako Vuelta

2. etapa

Valverdek etapa garaipena lortu du eta Kwiatkowski da lider berria

Erredakzioa

Alejandro Valverdek (Movistar) irabazi du 2018ko Espainiako Vueltako bigarren etapa. Michal Kwiatkowski bigarren izan da, eta liderraren elastikoa jantzi du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alejandro Valverdek (Movistar) irabazi du 2018ko Vueltako bigarren etapa, Marbella eta Ardales-Caminito del Rey (Malaga) artean egin dena, eta 163,5 kilometroko ibilbidea izango duena. Michal Kwiatkowski (Sky) da lasterketako lider berria.

Valverdek azen aldapako amaierako metroetan jo du erasoa, helmugarako 600 metro falta zirenean, eta atzean utzi ditu aurkari guztiak. Michal Kwiatkowski bigarren izan da, eta lidertza eskuratu du. Laurens De Plus (Quick Step) izan da hirugarren. Sailkapen nagusian Kwiatkowskik 14 segundoko abantaila du bigarren den Valverderekiko, eta 25 segundo ateratzen dizkio Wilco Kelderman (Sunweb) hirugarren sailkatuari. Ion Izagirre (Bahrain Merida) bosgarren da sailkapen nagusian, liderrarengandik 30 segundora.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena