Espainiako Vuelta
Espainiako Itzulia, 14. Etapa
Agentziak | Erredakzioa
Britainiarrak 55 segundoko aldea du orain Nibali italiarrarekin. Wilco Kelderman hirugarren da orain, bi minutu eta 17 segundora.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Rafal Makja poloniarra gailendu da Espainiako Itzuliko 14. etapan. Txirrindulariek 175 kilometroko ibilbidea egin dute Ecija eta La Pandera artean. Chris Froomek lider jarraitzen du.
27 urteko Majka bakarrik sartu da helmugan eta 26 segundoko aldea atera dio Miguel Angel Lopez kolonbiarrari, eta 31koa Vincenzo Nibali italiarrari. Ondoren, Froome, Kelderman eta Zakarinen taldea sartu da. Alberto Contadorrek sei segundo galdu ditu talde horrekin.
Sailkapen nagusian, Froomek 55 segundoko aldea du Nibalirekin eta 2 minutu eta 17koa Kelderman holandarrarekin.
Igandean 15. etapa jokatuko dute, 219,4 kilometrokoa, Alacala La Real eta Sierra Nevada artean.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa