17:39

Espainiako Vuelta

Larunbatetik aurrera

Chris Froome da faborito nagusia, Contadorren agurrean

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako Itzulia larunbatean hasiko da. Luxuzko parte-hartzea, ibilbide gogorra eta Angliruren itzulera dira aurtengo edizioaren ezaugarri nagusiak.

  • Chris Froome eta Alberto Contador, Vueltako aurreko edizioan. Argazkia: Efe.

    Chris Froome eta Alberto Contador, Vueltako aurreko edizioan. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2017ko Espainiako Itzulia Franrzian hasiko da, Nimesen, larunbatean, eta irailaren 10ean amaituko da, Madrilen. Lasterketa Alberto Contadorren agurra izango da, Pintokoak Vuelta amaitzean bere ibilbideari amaiera emango ziola iragarri baitzuen duela egun batzuk. Faborito nagusiei dagokienez, Chris Froome eta Vincenzo Nibali dira izen nagusiak.

Samuel Sanchez da Nimeseko irteeran egongo ez dena. 2008ko txapeldun olinpikoak ezin izango du parte hartu UCIk behin behineko zigorra jarri diolako kontrol batean emaitza arraroa eman ostean.

Ibilbidea gorra du aurtengo edizioak, Angliru igi beharko dute azken aurreko egunen, eta litekeena da irabazlea hor erabakitzea. Lehia gogorra espero da errepidean.

Chris Froomek behin baino gehiagotan onartu du Vuelta irabazteko gogo handia duela. Frantziako Tourra laugarrenez irabazi ostean, Espainiako Vuelta lehen aldiz irabazi nahi du aurten, eta, bide batez, bi lasterketak denboraldi berean irabazteko balentria egin.  Skyk talde indartsua jarri dio horretarako, Mikel Nieve leitzarra eta David Lopez bizkaitarra lagun izango ditu britainiarrak.

Fabio Aru, Simon Yates eta Romain Bardet dira, besteak beste, tropel nagusian izango diren beste txirrindulari handiak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena