Espainiako Vuelta
20. etapa
eitb.eus
Pierre Latour (Ag2r) izan da 20. etapako irabazlea. Omar Frailek (Dimension Data) eskuratu du mendiko maillota. Estaban Chaves (Orica-BikeExchange), hirugarren.
Nairo Quintana, Madrilen gorriz jantzetik oso gertu / EFE.
Pierre Latourrek (Ag2r) irabazi du Espainiako Vueltaren 20. etapa, 193,2 kilometrokoa Benidorm eta Aitanako gainaren artean. Nairo Quintanak (Movistar) garaipena ziurtatuta utzi du, Madrileko etapa falta denean. Chris Froome (Sky) bigarrena izango da, eta Esteban Chaves (Orica-BikeExchange), hirugarrena Alberto Contadorren (Tinkoff) aurretik).
Movistarreko kolonbiarrak Froomeren eraso guztiei eutsi dio. Britainiarra jaitsieretan eta azken igoeran saiatu da, baina Quintanak gertutik jarraitu du, eta aurretik sartu da helmugan, esprintatuta.
Chavesek taldearen lana aprobetxatu du bakarrik joateko eta Pintoko txirrindulariari gailentzeko sailkapen orokorrean.
Etapako borrokan, Latour izan da onena. Darwin Atapumari (BMC) gailendu zaio igoeraren azken kilometroan. Biek lasterketa buruan joan diren Luis Leon Sanchez (Astana) eta Rudy Molard (Cofidis) utzi dituzte atzean.
Omar Frailek (Dimension Data) Kenny Elissonderi (FDJ) irabazi dio mendiko sailkapenean, frantziarrak baino puntu bat gehiago eskuratuta.
20. ETAPAKO SAILKAPENAK
Hurrengo zuzenekoak
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa