18:02

Espainiako Vuelta

13. etapa

Valerio Conti gailendu da Urdazubi-Dantxarinean amaitutako etapan

Agentziak | Erredakzioa

Italiarra bera bakarrik iritsi da helmugara eta 55 segundoko aldea atera dio atzetik zetorren boskoteari. Danilo Wyss bigarren izan da, eta Sergei Lagutin, hirugarren.

0:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Valerio Conti (Lampre) gailendu da Espainiako Itzuliko 13. etapan, aurtengo edizioko luzeena. Guztira, 213,4 kilometro egin dituzte Bilbo eta Urdazubi-Dantxarinea artean.

Italiarra bera bakarrik heldu da helmugara 5 ordu 29 minutu eta 4 segundoko denbora eginda. Danilo Wyss suitzarra bigarren izan da, eta Sergey Lagutin errusiarra, hirugarren.

Faboritoen talde nagusia 34 minutu geroago sartu da.

Nairo Quintanak lider jarraitzen du, etapa nagusiaren atarian. 14. etapa Aubisque ezagunean amaituko da. Kolonbiarrak 54 segundoko aldea du Chris Froomekin eta minutu eta bost segundokoa Alejandro Valverderekin.

 


"356">

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena