18:20

Espainiako Vuelta

10. etapa

Sbaraglik irabazi du Castelloko esprinta, ezustean

Agentziak | Erredakzioa

MTN-Qhubekako txirrindulariak Espainiako Vueltaren 10. etapako esprinta eskuratu du.

0:47
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kristian Sbaragli MTN-Qhubeka taldeko txirrindulariak irabazi du Espainiako Vueltaren hamargarren etapa, Castellon. Azkarrena izan da sprintean, eta John Degenkolb (Giant-Alpecin) eta Jose Joaquin Rojas (Movistar) sartu dira haren ostean. Tom Dumoulin (Giant-Alpecin) da oraindik sailkapen nagusiko lehenengo postuan.

Txirrindulariek oso etapa azkarra egin dute, 146,6 kilometrokoa, Valentzia eta Castello artean. 3. mailako mendate bat izan du hasieran, eta Desierto de las Palmas mendatea (2. mailakoa), helmugatik 17 kilometrora.

40 txirrindulariz osatutako talde batek ihes egin du, eta tropelak lan gogorra egin behar izan du talde hori harrapatzeko, ihesaldian, besteak beste, Sergio Henao (Sky), Dani Navarro (Cofidis) eta Jurgen Van den Broeck (Lotto Soudal) zeudelako.

Lehen saiakera bertan behera utzi ondoren, beste bat ere ezeztatu du tropelak. Alessandro De Marchi (BMC), Romain Sicard (Europcar) eta Kenny Elissonde (FDJ) Desierto de las Palmas mendatean aurreratu dira, eta taldeak helmugatik 4,5 kilometrora harrapatu ditu.

10. ETAPAKO SAILKAPENA

"600">

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena