Espainiako Vuelta
Esprintean
Agentziak | Erredakzioa
Orica-GreenEdgeko gazteak irabazi du Espainiako Vueltaren 5. etapako esprinta, nagusitasunez. Tom Dumoulin (Giant-Alpecin) da lider berria.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Caleb Ewanek, Orica-GreenEdgeko txirrindulari gazteak, bere ibilbideko garaipenik onena eskuratu du, John Degenkolb (Giant-Alpecin) eta Peter Sagan (Tinkoff-Saxo) mendean hartuta Espainiako Vueltaren 5. etapako helmugan. Tom Dumoulin (Giant-Alpecin) gorriz jantzi da.
Txirrindulariek 167,5 kilometroko etapa egin dute, Rota eta Alcala de Guadaira artean. Tsugabu Grmayk (Lampre-Merida), Vueltako lehenengo etiopiarrak, ihesaldia hasi du, eta gero batu dira Iljo Keisse (Etixx) eta Antoine Duchesne (Europcar).
Hala ere, esprinterren taldeek ihesaldiarekin bukatu dute 9 kilometro falta zirela. Abiadura handiz ibili da tropela, egun bero batean. Etapako profilak esprinta ziurtatzen zuen.
Helmugan, baina, Ewanek ustekabean harrapatu ditu faborito guztiak. Sailkapen orokorreko borrokan, aldiz, bere taldekide Esteban Chavesek maillot gorria galdu du, 8 segundo galduta, eta Tom Dumoulinek jantzi du.
5. ETAPAKO SAILKAPENAK
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa