Espainiako Vuelta
Movistar Team
Agentziak | Erredakzioa
Frantziako Tourrean bigarrena egin zuena ere Puerto Banusen izango da. Movistarrek talde osoaren berri emango du hurrengo egunetan.
Nairo Quintana, Tourrean / EFE.
Movistar Teamek Nairo Quintana Espainiako Vueltan egongo dela baieztatu du, abuztuaren 22an Puerto Banusen (Malaga). Kolonbiakoa Alejandro Valverderekin egongo da, bikote beldurgarria osatuz. Ziur aski, Frantziako Tourrean izandako eginkizunak elkarrekin aldatuko dituzte.
Hirugarren Vuelta izango da Quintanarentzat. Azken edizioan gorriz jantzi zen, baina eroriko batek erlojupekoan eta beste batek hurrengo egunean lasterketa uztera behartu zuten, lesionatuta.
Talde nafarrak talde osoaren berri emango du hurrengo egunetan.
Vincenzo Nibali (Astana) Malagan izango da, eta baliteke Chris Froome (Sky) ere Vueltan egotea. Denboraldiko azken handian egotea "buruan" daukala esan zuen, eta Vueltako parte-hartze handia osatzea. Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) izango da baja nagusiena.
baja nagusiena.Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa