18:05

Espainiako Vuelta

16. etapa

Alberto Contador, jaun eta jabe

Erredakzioa

Helmugara heltzeko metro gutxi geratzen zirenean, atzean utzi du Pintokoak Froome, etapa nagusia irabazi du eta lidergoa sendotu du.

1:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alberto Contadorrek irabazi du Espainiako Itzuliko etapa nagusia (160,5 kilometro, San Martin del Rey Aurelio eta Farrapona-Lagos de Somiedo artean). Tinkoff taldekoak probako lidergoa sendotu du.

Helmugara heltzeko metro gutxi geratzen zirenean, atzean utzi du Pintokoak Froome, eta bakarrik helmugaratu da. Lehia zirraragarria izan da. Ondoren, De Marchi (48 segundora), Valverde (53-ra) eta 'Purito' Rodriguez (57-ra) sartu dira.

Sailkapen nagusian, errenta handitu du Contadorrek. Valverde bigarren postuan dago, 1:36-ra, eta hirugarrenean Froome, 1:39-ra.

Astearte honetan atseden eguna izango dute txirrindulariek, edizio honetako bigarrena. Ondoren, Galizian sartuko dira.

16. etapa:

1. Alberto Contador (ESP-Tinkoff Saxo) 4:53:35

2. Christopher Froome (GBR-Sky) +0:15

3. Alessandro de Marcho (ITA-Cannondale) +0:50

4. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) +0:55

5. Joaquím Rodríguez (ESP-Katusha) +0:59

6. Fabio Aru (ITA-Astana) +1:06

7. Daniel Martin (IRL-Garmin Sharp) +1:12

8. Robert Gesink (NED-Belkin) +1:22

9. Samuel Sanchez (ESP-BMC) +1:43

10. Ryder Hesjedal (CAN-Garmin Sharp) +1:48

Sailkapen nagusia:

1. Alberto Contador (ESP-Tinkoff Saxo) 63:25:00

2. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) +1:36

3. Christopher Froome (GBR-Sky) +1:39

4. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) +2:29

5. Fabio Aru (ITA-Astana) +3:38

6. Daniel Martin (IRL-Garmin Sharp) +6:17

7. Robert Gesink (NED-Belkin) +6:43

8. Samuel Sanchez (ESP-BMC) +6:55

9. Warren Barguil (FRA-Team Giant-Shimano) +8:37

10. Damiano Caruso (ITA-Cannondale) +9:10.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena