15:25

Espainiako Vuelta

Aurkezpena

Galiziako irteera, Pirinioak eta Angliru, Vueltako gakoak

Erredakzioa

Aurreneko etapa taldekako erlojupekoa izango da eta txirrindulariak Arousako itsasadarreko muskuilu txanel batetik abiatuko dira. Lasterketak Extremadura zeharkatuko du zazpi urte geroago.

0:35
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Galiziako irteera, Pirinioak Andorrako Collada de la Gallina ikusgarriarekin, eta Asturiaseko l'Angliru mitikoa Espainiako Vueltaren berritasun nagusiak izango dira. Angliru Madrileko helmugaren bezperan igoko dute txirrindulariek. Ondorioz, aurtengo Vuelta igotzaileentzako itzulia izango da.

Horrela azaldu du Javier Guillen Unipubliceko zuzendari nagusiak 68. edizioaren aurkezpenean, Novagalicia Banco de Vigo Kultura Zentroan, Vigoko Garcia Barbon antzoki zaharrean. Vuelta abuztuaren 24an abiatuko da Rias Baixasetik, eta irailaren 15ean amaituko da Madrilen.

"Mendateetako helmugen edo amaiera ikusgarrien" ereduaren aldeko apustua berretsi du Guillenek. "Jarraitzaileek eskatzen duten ikuskizuna" bermatzen du horrek, erantsi du zuzendari nagusiak.

Alberto Nuñez Feijoo Galiziako Xuntako presidentea, Abel Caballero Vigoko alkatea, Rafael Louzan Pontevedrako Diputazioko presidentea eta Jose Ramon Lete Galiziako Xuntako Kirol idazkari nagusia aurkezpenean izan dira. Era berean, Alberto Contador, Alejandro Valverde eta Joaquim 'Purito' Rodriguez txirrindulariak, eta David Cal piraguista bertan izan dira.

3.300 kilometro baino gehiago, sei etapa lau, 13 menditsu eta bi erlojupeko izango ditu Vueltak. Esan bezala, aurreneko etapa taldekako erlojupekoa izango da, baina Tarazonan (Zaragoza) 38 kilometroko beste erlojupeko bat gainditu beharko dute txirrindulariek, Alto de Moncayo hirugarren mailako mendatearekin ibilbidearen erdian.

Espainiako Vueltak ez ditu Murtzia, Valentzia eta Euskadi zapalduko aurten. 27 kilometroko taldekako erlojupekoa hasteko txirrindulariak itsasontzian eramango dituzte muskuilu txanelera Arousako itsasadarrean. Erlojupekoaz gain beste hiru etapa korrituko dira Galizian.

Lasterketak Galizia utzi eta Zamorako probintzia zeharkatuko du Extremadurara heltzeko, Guijuelotik. Honenbestez, zazpi urte geroago Vuelta Extremadurara itzuliko da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena