Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
Uztailak 20, larunbata
EITB Media
Lehia Col de Braus mendiaren igoeran hastea espero da, hasieratik 24,7 kilometrora. Etapa eitb.eus-en eta ETB1en ikusi ahal izango da.
2024ko Frantziako Tourraren 20. etapako profila. Irudia: letour.fr.
Larunbatean, uztailaren 20an, 2024ko Frantziako Tourraren 20. etapa jokatuko da. Nizatik hasita, 132,8 kilometro egingo dituzte txirrindulariek Col de la Couilloleraino, edizio honetako azken-aurreko etapan. Etapa 13:35ean abiatuko da, eta irabazleak 17:18 aldera zeharkatuko du helmuga, aurreikuspenen arabera.
Lehia Col de Brausen igoeran hastea espero da, irteeratik 24,7 kilometrora. Ondoren, beste hiru mendate izango dituzte aurretik txirrindulariek: Turini (1. mailakoa da eta batez beste % 5,7ko maldak ditu), Colmiane (7,5 kilometroko igoera eta batez beste % 7,1eko aldapak) eta, azkenik, Couillole (15,7 kilometroko igoera eta batez beste % 7,1eko aldapak).
Etapa zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en 15:25etik aurrera, eta ETB1en 15:30etik aurrera.
19. etapako profila | 21. etapako profila
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 20. etapa (uztailak 20)
Ibilbidea: Niza – Col de la Couillole
Distantzia: 132,8 km
Goranzko desnibel metatua: 4.600 m
Irteera ordutegia: 13:35
Helmugako ordutegia: 17:18 (39 km/h) | 17:30 (37 km/h) | 17:44 (35 km/h).
Mendiko etapa: Col de Braus (2. mailakoa), 24,7. kilometroan; Col de Turini (1. mailakoa), 59,8. kilometroan; Col de la Colmiane (1. mailakoa), 95,9. kilometroan; Col de la Couillole (1. mailakoa), 132,8. kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa