Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

09:38

Frantziako Tourra 2020

Uztailak 18, osteguna

2024ko Frantziako Tourraren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Gap-Barcelonnette (179,5 km)

EITB MEDIA

Bost igoera puntuagarri izango dira, 3. mailakoak denak. Esprinterrentzako edo ihesaldian izan nahi dutenentzako azken aukera izan liteke.

  • 2024ko Frantziako Tourraren 18. etapako profila. Irudia: letour.fr.

    2024ko Frantziako Tourraren 18. etapako profila. Irudia: letour.fr.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2024ko Fantziako Tourreko hamazortzigarren etapa uztailaren 18an jokatuko dute, ostegunez, Gapen hasiko da eta Barcelonnetten amaitu, eta 179,5 kilometroko ibilbidea izango du. Txirrindulariak 13:00etan hasiko dira lanean, eta antolatzaileen aurreikuspena da irabazleak 17:30etik 17:56ra bitartean zeharkatzea helmugako pankartapetik.

Bere web orrian, Frantziako Tourrak adierazita du etapa hau "erdi mendikoa" dela. Guztira, ziklistek bost igoera puntuagarri igo beharko dituzte, 3. mailakoak denak. Hauek dira: Col du Festre, 32,2. kilometroan; Cote de Corps, 57,5.ean; Col de Manse, 97,3.ean; Cote de Saint-Apollinaire, 121.ean, eta Cote des Demoiselles Coiffees, 139,1.ean, alegia, amaierarako 40 kilometro geldituko direnean. Pentsatzeko modukoa da Cote de Saint-Apollinaire dela mendaterik zailena, kontuan izanik zazpi kilometroko ahalegina eskatuko diela parte-hartzaileei, eta batez besteko malda % 5,5ekoa duela. 

Lasterketan dabiltzan esprinterrek garaipena lehiatzeko aukera izan nahi badute, egun hau baliatu beharko dute; gelditzen diren gainerako etapak menditsuak dira, ostiralean eta larunbatean, biziki gogorrak, eta igandeko erlojupekoa ere badago. Hortaz, gizon azkarrenen taldeak saiatuko dira tropela kontrolatzen; hori bai, iheslarientzako ere izan liteke aproposa, ikusi beharko da eguneko ihesaldia helmugaratzeko moduan dagoen. 

Barcelonnetteko podiumera igoko den txirrindulariak, beraz, ospe handiko garaipena batuko du palmaresean, ziklista guztien indarra urriagoa denean, Tourrak ia hiru aste baititu eginda, dagoeneko. Egunero bezala, EITBn izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, 15:00etatik. 

ETAPAKO PROFILA

Frantziako Tourreko 18. etapa. Irudia: letour.fr

Frantziako Tourreko 18. etapa. Irudia: letour.fr

17. etapako profila | 19. etapako profila

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 18. etapa (uztailak 18)

Ibilbidea: Gap - Barcelonnette

Distantzia: 179,5 km

Goranzko desnibel metatua: 3.100 m

Hasiera-ordua: 13:00

Amaiera-ordua: 17:30 (43 km/h) | 17:43 (41 km/h) | 17:56 (39 km/h).

Mendiko saria: Col Festre (3. mailakoa), 32,2. kilometroan; Cote de Corps (3. mailakoa), 57,5. kilometroan; Col de Manse (3. mailakoa), 97,3. kilometroan; Cote de Saint-Apollinaire (3. mailakoa), 121. kilometroan; Cote des Demoiselles Coiffées (3. mailakoa), 139,1. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena