Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
12. etapa
EITB MEDIA
Intermarcheko txirrindulariak berretsi egin du lasterketako esprinterrik onena dela, oraingoz behintzat. Sailkapen nagusian, Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du, eta Primoz Roglic, helmugan 2:27 galduta, seigarren postura jaitsi da. Pello Bilbaok, gaixorik bera, Tourra utzi du.
Albisteak (4)
Bideoak (4)
Intermarche-Wanty taldeko Biniam Girmay txirrindulari eritrearrak irabazi du 2024ko Frantziako Tourreko hamabigarren etapa, esprintean, Villeneuve-sur-Loten, eta, horrenbestez, hiru etapa garaipen daramatza 111. Tourrean. Bitartean, sailkapen nagusian, UAE Emirates taldeko Tadej Pogacar ziklista esloveniarrak lider jarraitzen du. Red Bull-BORAko Primoz Roglic amaierarako hamabi kilometro gelditzen zirela jausi egin da, eta bi minutu eta 27 segundora helmugaratu; horrenbestez, sailkapen nagusiko laugarren postua galdu du, eta seigarren tokian dabil orain, Joao Almeidak (UAE) eta Carlos Rodriguezek (INEOS) aurreratu baitute. Pello Bilbaok (Bahrain-Victorious), gaixorik bera, Tourra utzi behar izan du.
Testuinguru honetan, Girmayk, puntukako sailkapeneko liderra bera, berretsi egin du Tourreko esprinterrik onena dela, orain arte behintzat. Nagusitasunez gailendu da etapan, era erakutsi du, berriro ere, indar handia duela horrelako helmugaratzeetan, eta sasoi betean dabilela, gainera.
Arestian esan bezala, erorikoek ere markatu dute jardunaldia. Nabarmenena Primoz Roglicek izandakoa izan da; esloveniarrak bi postu galdu ditu sailkapen nagusian, eta seigarren da osteguneko etapa amaituta. Duela urtebete, Pello Bilbaok toki hori bera erdietsi zuen lasterketan, azken sailkapenean, 2023ko Tourrean; txirrindulari bizkaitarrak, baina, ezin izan du aurten emaitza bikain hori errepikatu, hamabigarren etapan lasterketa utzi behar izan baitu.
Ostiralean, hilaren 12an, 111. Frantziako Tourreko hamahirugarren etapa jokatuko dute. 165,3 kilometroko ibilbidea izango du, Agenen hasi eta Pauen amaituko da, eta baliteke beste behin esprintean erabakitzea irabazlea; izan ere, soilik bi mendate puntuagarri igo beharko dituzte txirrindulariek, eta biak 4. mailakoak dira.
Etapako sailkapena
1 - GIRMAY Biniam (Intermarché) 4:17:15
2 - VAN AERT Wout (Visma) d. b.
3 - ACKERMANN Pascal (Israel) d. b.
4 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) d. b.
5 - DE LIE Arnaud (Lotto) d. b.
6 - KRISTOFF Alexander (Uno-X) d. b.
7 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d. b.
8 - COQUARD Bryan (Cofidis) d. b.
9 - GROENEWEGEN Dylan (Jayco) d. b.
10 - GIBBONS Ryan (Lidl) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - POGACAR Tadej (UAE) 49:17:49
2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +1:06
3 - VINGEGAARD Jonas (Visma) +1:14
4 - ALMEIDA Joao (UAE) +4:20
5 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) +4:40
6 - ROGLIC Primoz (Red Bull) +4:42
7 - LANDA Mikel (Soudal) +5:38
8 - YATES Adam (UAE) +6:59
9 - AYUSO Juan (UAE) +7:09
10 - CICCONE Giulio (Lidl) +7:36
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa