Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
3. ETAPA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Intermarché-Wanty taldeko esprinter eritrearrak lehen garaipena lortu du Tourrean, bere herrialdeko lehendabizikoa Frantziako lasterketan. Bestalde, postuen araberako sailkapenak liderraren elastikoa eman dio Richard Carapaz ekuadortarrari, Pogacarren kaltetan.
Biniam Girmay, Tourreko lehen esprinta irabazi du hirugarren jardunaldian. Argazkia: EFE
Bideoak (8)
Richard Carapaz: ''Maillot ha janztea izugarrizko poza da niretzat''
Pello Bilbao: ''Argi neukan gaurkoa bukaera nahasia izango zela''
Tourreko 3. etapako azken kilometroak, eroriko handia eta Girmayren garaipena barne
Pogacarren erasoa eta Vingegaarden erantzuna Tourreko 2. etapako San Lucako igoeran
Biniam Girmay eritrearrak irabazi du Turingo helmugan Frantziako Tourreko hirugarren etapa (Piacenza-Turin, 230,5 km), Fernando Gaviria kolonbiarra gaindituta. Richard Carapaz ekuadortarrak, berriz, liderraren maillot horia jantzi du. Izan ere, EFko txirrindularia azkarrenen arteko multzoan helmugaratu da (hamalaugarren tokian), eta, horri esker, puntukako sailkapenean postuak irabazi eta Tadej Pogacar esloveniarra gainditu du sailkapenean. Bi horiek denbora berarekin daude berdinduta, Jonas Vingegaard daniarrarekin eta Remco Evenpoel belgikarrarekin batera.
Lehendabiziko garaipena Tourrean Girmay eta bere taldearentzat
Mendiko lehen bi etapetan esprinterrek ez dute garaipenaren lehian mugilduta egoteko aukerarik izan, baina afrikarrak garaipena erdietsi berarentzat aproposa izan den lehen jardunaldian, etapa oso laua jokatu eta gero. Helmugatik bi kilometrora erorikoa izan da tropelean, eta bertan Jasper Philipsen (Alpecin Deceuninck) esprinter belgikarra (garaipena lortzeko faboritoetako bat) egon da nahasita, eta horrek esprinterren taldeetako lana aldrebestu du.
Tourreko garaipena bere ibilbideko hamalaugarrena izan da Girmayrentzat, denboraldiko hirugarrena, eta Intermarché taldearen estreinaldia Grand Boucle lasterketako historian.
ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - GIRMAY Biniam (Intermarché) 5:26:48
2 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d.b.
3 - DE LIE Arnaud (Lotto) d.b.
4 - PEDERSEN Mads (Lidl) d.b.
5 - GROENEWEGEN Dylan (Jayco) d.b.
6 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d.b.
7 - JAKOBSEN Fabio (DSM) d.b.
8 - BALLERINI Davide (Astana) d.b.
9 - BENNETT Sam (Decathlon) d.b.
10 - COQUARD Bryan (Cofidis) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - CARAPAZ Richard (EF Education) 15:20:18
2 - POGACAR Tadej (UAE) d.b.
3 - EVENEPOEL Remco (Soudal) d.b.
4 - VINGEGAARD Jonas (Visma) d.b..
5 - BARDET Romain (DSM) +0:06
6 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:21
7 - MARTIN Guillaume (Cofidis) d.b.
8 - BERNAL Egan (INEOS) d.b.
9 - HINDLEY Jai (BORA) d.b.
10 - VLASOV Aleksandr (BORA) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa