Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

08:41

Frantziako Tourra 2020

Uztailak 13, larunbata

2024ko Frantziako Tourraren 14. etaparen profila eta ibilbidea: Paue - Saint Lary Soulan Pla d’Adet (151,9 km)

EITB MEDIA

Pirinioetako sarrera edizioko etapa gogorrenetako bat izango da, 4.000 metroko desnibela eta zailtasun handiko hiru mendate jarraian pilatuz, horien artean Tourmalet klasikoa.

  • 2024ko Frantziako Tourraren 14. etapako profila. Irudia: letour.fr.

    2024ko Frantziako Tourraren 14. etapako profila. Irudia: letour.fr.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uztailaren 13an, larunbatean, jokatuko da 2024ko Frantziako Tourreko 14. etapa, Pauen hasi eta Saint Lary Soulan Pla d'Adeten amaituko dena eta 151,9 kilometroko ibilbidea duena. Etapa 13:30ean hasi eta 17:17ak inguruan amaituko da.

Pirinioetako sarrera edizioko etapa gogorrenetako bat izango da, 4.000 metroko desnibela eta zailtasun handiko hiru mendate jarraian pilatuz, horien artean Tourmalet klasikoa.

"Berotzeko" erritmo lasaian lehen 70 kilometroak egin ondoren, eguneko erronka heldu da. Maila bereziko Tourmaleteko igoera gogorrarekin hasiko dira (19 km % 7,4ra). Jaitsi ondoren, eta atseden hartzeko denborarik gabe, Hourquette d 'Ancizan mendatea aurkituko dute (8,2 km % 5,1era), bigarren mailakoa. Amaitzeko, maila bereziko Saint Lary Soulan Pla d 'Adet mendateak (10,6 km % 7,9an) hankei tinko eutsi diotenak hartuko ditu helmugan.

Zalantzarik gabe, etapa hau sailkapen nagusian ondo kokatzeko gakoa izango da. Etapa zuzenean jarraitu ahalko da, ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera.

ETAPAKO PROFILA

Frantziako Tourreko 14. etaparen profila. Irudia: letour.fr

Frantziako Tourreko 14. etaparen profila. Irudia: letour.fr

Tourmalet. Irudia: letour.fr

Tourmalet. Irudia: letour.fr

Hourquette. Irudia: letour.fr

Hourquette. Irudia: letour.fr

Saint-lary. Irudia: letour.fr

Saint-lary. Irudia: letour.fr

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 14. etapa (uztailak 13)

Ibilbidea: Paue - Saint Lary Soulan Pla D'Adet

Distantzia: 151,9 km

Goranzko desnibel metatua: 4.000 m

Hasiera-ordua: 13:30

Amaiera-ordua: 17:17 (38 km/h) | 17:32 (36 km/h) | 17:50 (34 km/h).

Mendiko saria: Col Du Tourmalet (H), 89,6. kilometroan; Hourquette D'Ancizan (2. mailakoa) 123,4. kilometroan; Saint-Lary-Soulan-Pla D'Adet (H), 151,9. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena