Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

09:56

Frantziako Tourra 2020

Uztailak 1, astelehena

2024ko Frantziako Tourraren 3. etaparen profila eta ibilbidea: Piacenza-Turin (230,5 km)

EITB MEDIA

Lasterketako hirugarren egunean, 111. Frantziako Tourreko etaparik luzeena jokatuko dute. Berriro ere, Italian jokatuko dute. Profila ikusita, esprinterrek ilusio handiz espero dute jardunaldi hau, bai eta iheslariek ere; helmuga Turinen izango da.

  • 2024ko Frantziako Tourraren 3. etapako profila. Irudia: letour.fr.

    2024ko Frantziako Tourraren 3. etapako profila. Irudia: letour.fr.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2024ko Frantziako Tourreko hirugarren etapa uztailaren 1ean jokatuko dute, astelehenez, eta probaren 111. ekitaldiko luzeena izango da. Beste egun batez, Italian egingo dute, osorik; irteera Piacenzan izango da, 11:15ean, eta helmugaratzea, 16:57tik 17:30era bitartean, ordea, Turinen. Etapak ibilbide laua du, eta horrek egin lezake esprinta egotea; esan beharra dago, halaber, 230,5 kilometro dituela, eta, beraz, aurtengo Tourraren luzeena dela.

Lasterketako lehen bi etapetan, txirrindulariek hainbat mendate igo beharko dituzte; hirugarrenean, ordea, aurreikuspena da esprinterrek eta iheslariek hartzea protagonismoa. Ihesaldian sartu nahi dutenek, baina, lan zaila izango dute; gizon azkarren taldeak tropela kontrolpean izaten saiatuko dira, jakin badakitelako abagune bikaina dutela egun honetan.

Hiru igoera puntuagarri egin beharko dituzte ziklistek, 4. mailakoak hirurak; laburrak dira, ez dira gogorregiak (batez bestekorik handiena duena, Cote de Barbaresco, % 6,5ekoa da), eta ez daude Turingo helmugatik gertu: azkena, Cote de Sommariva Perno, amaieratik 46 kilometrora dago. Hunkigarria izango da Tourra Cote de Tortone mendatetik pasatzea; inguru horretan, Fausto Coppi bizi zen eta bertan hil zen 1960an. Hartara, Frantziako Tourrak txapeldun historiko handi hori omenduko du (Coppik bi aldiz irabazi zuen Tourra, 1949an eta 1952an).

Turinen amaituko da 111. Frantziako Tourraren hirugarren etapa, eta guk zuzenean ikusi ahalko dugu, EITBren bidez, eitb.eus-en 13:05ean eta ETB1en, 15:00etatik aurrera.

ETAPAREN PROFILA

2024ko Frantziako Tourraren 3. etapako profila. Irudia: letour.fr.

2024ko Frantziako Tourraren 3. etapako profila. Irudia: letour.fr.

2. etapako profila | 4. etapako profila

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 3. etapa (uztailak 1)

Ibilbidea: Plaisance-Torino

Distantzia: 230,5 km

Goranzko desnibel metatua: 1.100 m

Hasiera-ordua: 11:15

Amaiera-ordua: 16:57 (43 km/h) | 17:12 (41 km/h) | 17:33 (39 km/h).

Mendiko saria: Cote de Tortone-Fausto Coppi (4. mailakoa), 70,5. kilometroan; Cote de Barbaresco (4. mailakoa), 155,8. kilometroan; Cote de Sommariva Perno (4. mailakoa), 181,1. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena