Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
Uztailak 4, osteguna
EITB MEDIA
Pedalei ematen hasi bezain laster aurkituko duten laugarren mailako mendate bakarra izan ezik, etapako ibilbidea laua izango da. Aukera ona izango da maillot berdea lortu nahi dutenentzat.
2024ko Frantziako Tourraren 6. etapako profila. Irudia: letour.fr.
Uztailaren 4an, ostegunean, 2024ko Frantziako Tourrak ibilbide laua errepikatuko du, edizioko seigarren etapan. Txirrindulariak Macondik irten eta Dijonera iritsi beharko dira, 163,5 kilometro egin ondoren. Lasterketa 13:35ean hasiko da eta lehen txirrindulariek helmuga 17:19 aldera zeharkatzea aurreikusten da.
Pedalei ematen hasi bezain laster aurkituko duten laugarren mailako mendate bakarra izan ezik, etapako ibilbidea laua izango da. Aukera ona izango da maillot berdea lortu nahi dutenentzat. Gainera, txirrindulariei ondo etorriko zaie euren hankei atseden ematea zazpigarren etapan zain izango duten erlojupeko indibidualaren aurretik, non liderraren maillota lortzeko hautagaiek neurria eman beharko duten.
Bois Clair mendatea izango da lasterkariek aurre egin beharko dioten oztopo bakarra. Gainerakoan, ez da aparteko ezustekorik izango eta etapa normaltasunez igarotzea aurreikusten da.
Etapa zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 15:25etik aurrera.
5. etapako profila | 7. etapako profila
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 6. etapa (uztailak 4)
Ibilbidea: Mâcon-Dijon
Distantzia: 163,5 km
Goranzko desnibel metatua: 1000 m
Hasiera-ordua: 13:35
Amaiera-ordua: 17:19 (47 km/h) | 17:28 (45 km/h) | 17:38 (43 km/h).
Mendiko Saria: Col du Bois Clair (4. mailakoa), 10. kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa