Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

16:02

Frantziako Tourra 2020

Adierazpenak

Wiggins: 'Proba zaila izan da, hasieratik amaierara arte'

Erredakzioa

Hunkituta agertu da txirrindulari britainiarra, baina burua dagoeneko Olinpiar Jokoetan jarrita duela aitortu du.

01:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hunkituta agertu da Bradley Wiggins Frantziako Tourreko irabazlea. Gertatukoa onartzea "zaila" dela adierazi du britainiarrak eta oilo-ipurdia jarri zaiola aitortu du.

"Zaila da gertatutako guztia asimilatzea. Eliseo Zelaietatik emandako itzuli bakoitzean oilo ipurdia jarri zait. Ez dakit sentitzen dudana nola adierazi. Lortutako titulua ez da kasualitatea, lan bikaina egin dugu eta proba hasieratik amaierara arte zaila izan da", esan du Sky taldekoak. "Tourrean lortutako garaipena talde lana izan dela argi dago. Gizon hauekin korritzea ohore bat izan da niretzat", azpimarratu nahi izan du.

Burua Olinpiar Jokoetan duela aitortu du Wigginsek, eta erlojupekoan dena emateko prest agertu da. "Bihar bertan hasiko naiz entrenatzen. Nire lehentasuna erlojupeko proba irabaztea da", adierazi du.



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena