Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

18:21

Frantziako Tourra 2020

Azken etapa

Kardiopatia bat gainditu behar izan duela aitortu du Haimar Zubeldiak

Erredakzioa

"Niretzako oso Tour berezia amaitzen da; izan ere, duela hiru hilabete arritmia izan nuen eta txirrindularitzari agur esateko zorian egon nintzen", adierazi du txirrindulari gipuzkoarrak.

01:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Duela hiru aste arritmia bat gainditu ostean Tourrean parte hartzea erabaki zuela aitortu du gaur Haimar Zubeldia (Radioshack) euskal txirrindulariak. Zubeldiak Tourra seigarren postuan amaituko du eta euskal txirrindularirik onena izan da.

"Niretzako oso Tour berezia amaitzen da; izan ere, duela hiru hilabete arritmia izan nuen eta txirrindularitzari agur esateko zorian egon nintzen", adierazi du txirrindulari gipuzkoarrak Rambouilleteko irteeran, azken etaparen atarian.

Bihotzeko arazoak atzean utzita eta lehiaketan 20 egun baino eman ez zituela aurkeztu zen Tourrean, baina seigarren postu baliotsua lortu du Zubeldiak. 2003an eta 2007an bosgarren izan zen eta sentsazio onak berreskuratu ditu gipuzkoarrak.

"Duela hiru hilabete gaixotasunaren berri ez ematea erabaki nuen, une horretan animorik ez nuelako. Arazoak konponbidea izan zuen eta lehiaketara itzuli nintzen, horregatik Tour honen oroitzapen berezia izango dut beti", azaldu du.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena