Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

19:56

Frantziako Tourra 2020

21. etapa

Vingegaardek bigarren aldiz poltsikoratu du Frantziako Tourra, Parisen

EITB MEDIA

Jordi Meeus BORA-Hansgrohe taldeko txirrindulari belgikarrak ezustekoa eman du azken etapako esprintean, aurkari guztiak mendean hartuta, eta garaipen handia lortuta. Jumbo-Vismako danimarkarrak Tour bikaina egin du, eta modu eztabaidaezinean gailendu da.

6:54
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jumbo-Visma taldeko Jonas Vingegaard txirrindulari danimarkarrak 2023ko Frantziako Tourra irabazi du igandean, Parisen, eta BORA-Hansgrohe taldeko Jordi Meeus belgikarra gailendu da lasterketako hogeita batgarren eta azken etapan, esprintean. Vingegaardek, horrenbestez, bigarren aldiz lotu du garaipena Frantziako Tourraren sailkapen nagusian, eta Meeusek, bitartean, proba horretan lehen etapa garaipena erdietsi du; ezustekoa eman du, aurreikuspena ez baitzen bera izatea azkarrena Tourraren azken esprintean.

Tourraren azken egunean, Vingegaardek omenaldi beroa jaso du. Jumbo-Vismako liderrak, 26 urtekoa bera, palmares harrigarria du, dagoeneko. Bi aldiz gailendu da Frantziako Tourrean, 2022an eta aurten, eta denboraldi ia ezin hobea ari da egiten. Aurreikuspena zen 2023ko Tourrean Vingegaarden eta Pogacarren arteko buruz burukoa izatea, eta lasterketak, egia esan, arrazoia eman die hori uste zutenei; izan ere, bien arteko lehia historikoa izan da. Azken astean, baina, Vingegaarden nagusitasuna erabatekoa izan da, eta sailkapen nagusian alde oso handiak ezarri ditu, ia aurreko garaietakoak. Garaipen eztabaidaezina lortu du, eta aurkari izan dituen txirrindulari guztiek onartu egin dute hori, bai eta zaleek ere.

Tourraren azken etapan, halaber, Jordi Meeus esprinter belgikarrak orain arte bere ibilbidean lortutako garaipenik handiena eskuratu du. Arestian esan bezala, Meeus, 1,90ekoa bera, ez zen agertzen Parisen irabazteko faborito nagusien zerrendan, kontuan izanik bertan zeudela, besteak beste, Jasper Philipsen, Dylan Groenewegen edo Mads Pedersen, eta, gainera, aurtengo Tourrean Bordelen erdietsitako seigarren postua zela bere emaitzarik onena: baina belgikarrak, tropelaren ezkerraldean kokatuta, eutsi egin dio Philipsenen azken ahaleginari, eta esprinter handiek gehien maite duten garaipena bereganatu du, Parisekoa, alegia.

Giro lasaia

Tradizioak dio lasterketa handietako azken etapan giro lasaia izaten dela, eta bromak izaten direla nagusi; bada, 110. Tourraren azken eguna ez da salbuespena izan. Vingegaardek, Philipsenek, Pogacarrek eta Giulio Cicconek, alegia, sailkapen nagusiko, puntukako sailkapeneko, gazteen sailkapeneko eta mendiko sailkapeneko irabazleek, euren maillotak erakutsi dituzte; Jumbo-Vismak, Tourreko talderik onena bera, xanpain pixka bat edanez ospatu ahal izan du bere liderraren garaipena. Etapa Parisen sartu arte, lasaitasun handia izan da tropelean; Frantziako hiriburuan, aldiz, mugimendu xume batzuk izan dira, ziklisten aldetik.

Mugimendu batzuk, Parisen

Egia esan, tropelak oso kontrolpean izan ditu Eliseoko Zelaietan izandako ihesaldi-saiakera guztiak. Pogacarrek egin du horietako bat; esloveniarrak kilometro batzuk eman ditu aurretik, Jumboko Van Hooydonckekin batera. Argi zegoen esprint handia egongo zela, azken finean. Helmugarako oso gutxi falta zela, Vingegaard eta bere taldea atzean geratu dira, Tourreko azken metroak elkarrekin eta ospakizun giroan egitea helburu.

Jordi Meeusek ondo baino hobeto irabazi du Tourraren azken esprinta. BORAko txirrindularia izan da azkarrena helmugako pankartapean, eta itxiera oso ona eman dio lasterketari.

Jordi Meeusek irabazi du azken esprinta. Argazkia: EITB Meda.

Jordi Meeusek irabazi du azken esprinta. Argazkia: EITB Meda.

Etapako sailkapena

1 - MEEUS Jordi (BORA) 2:56:13

2 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) d. b.

3 - GROENEWEGEN Dylan (Jayco) d. b.

4 - PEDERSEN Mads (Lidl) d. b.

5 - BOL Cees (Astana) d. b.

6 - GIRMAY Biniam (Intermarche) d. b.

7 - COQUARD Bryan (Cofidis) d. b.

8 - WAERENSKJOLD Soren (Uno-X) d. b.

9 - STRONG Corbin (Israel) d. b.

10 - MOZZATO Luca (Arkea) d. b.

 

Sailkapen nagusia

1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 82:05:42

2 - POGACAR Tadej (UAE) +7:29

3 - YATES Adam (UAE) +10:56

4 - YATES Simon (Jayco) +12:23

5 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) +13:17

6 - BILBAO Pello (Bahrain) +13:27

7 - HINDLEY Jai (BORA) +14:44

8 - GALL Felix (AG2R) +16:09

9 - GAUDU David (Groupama) +23:08

10 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +26:30

15 - CASTROVIEJO Jonathan (Cofidis) +56:37

19 - LANDA Mikel (Bahrain) +1:12:41

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena