Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

19:19

Frantziako Tourra 2020

Uztailak 22, larunbata

Frantziako Tourraren 20. etaparen profila eta ibilbidea: Belfort-Le Markstein Fellering (133,5 km)

EITB MEDIA

110. Tourreko azken mendiko etapa handia izango da, eta sailkapen nagusiarekin lotutako zalantza guztiak erabat argituko ditu. Txirrindulariek sei mendate puntuagarri igo beharko dituzte, eta horietako bi 1. mailakoak izango dira.

  • 2023ko Frantziako Tourreko 20. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

    2023ko Frantziako Tourreko 20. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2023ko Frantziako Tourraren hogeigarren eta azken-aurreko etapa 2023ko uztailaren 22an jokatuko dute, larunbatean; Belforten hasi eta Le Markstein Felleringen amaituko da, eta 133,5 kilometroko ibilbidea du. Mendiko sailkapenerako sei mendate puntuagarri ditu, eta horietako bi, azken biak hain zuzen ere, 1. mailakoak dira. Etapa handia da, eta, ustekabe handirik ez bada, sailkapen nagusiarekin lotutako zalantza guztiak argituko ditu horrek. 

Lasterketa Vosgeetan izango da. Ez da jardunaldi luzea, baina txirrindulariek zati oso laburrak izango dituzte atseden apur bat hartzeko, eta, gainera, oso nekatuta daude dagoeneko, ia Tour osoa eginda. 24. kilometroan, Ballon d'Alsace mitikoaren gaina dago, eta 56. eta 64. kilometroetan Croix des Moinats eta Grosse Pierre mendateetako gainak izango dira, hurrenez hurren. Hiru horiek 2. mailakoak dira, eta Col de La Schulucht, aldiz, 3. mailakoa; amaiera da gogorrena, 1. mailako Petit Ballon eta Platzerwasel igo beharko dituztelako, lasterketako azken 30 kilometroetan.

Petit Ballonek 9,3 kilometroko igoera du, eta malda, batez beste, % 8,1ekoa da; Platzerwasel pixka bat gogorragoa da, % 8,4ko malda baitu, baina laburragoa ere: 7,1 kilometro ditu, zehazki.

Arestian esan bezala, sailkapen nagusia guztiz erabakita geratuko da 20. etapan; izan ere, azken eguna, Parisen amaituko dena, esprinterrentzakoa izan beharko litzateke. Urteko garaipenik ospetsuenetakoa eskuratzen saiatuko dira gizon azkarrak Tourraren azken egunean. 

Jarraitu etapa zuzenean EITBn, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, 15:00etatik aurrera.

Ikusi 19. etaparen profila | Ikusi 21. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2023ko Frantziako Tourreko 20. etaparen profila. Argazkia: ©A.S.O

2023ko Frantziako Tourreko 20. etaparen profila. Argazkia: ©A.S.O

------------------------------------------

PETIT BALLON ETA COL DU PLATZERWASEL

Petit Ballonerako eta Col du Platzerwaselerako igoera, 2023ko Frantziako Tourraren 20. etapan. Argazkia: ©A.S.O

Petit Ballonerako eta Col du Platzerwaselerako igoera, 2023ko Frantziako Tourraren 20. etapan. Argazkia: ©A.S.O

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 20. etapa (larunbata, uztailak 22)

Ibilbidea: Belfort-Le Markstein Fellering

Distantzia: 133,5 km

Irteera ordutegia: 13:30

Iritsiera ordutegia: 16:54 (42 km/h) | 17:05 (40 km/h) | 17:17 (38 km/h).

Mendiko saria: Ballon d'Alsace (2. maila), 24,1. kilometroan; Col de La Croix des Moinats (2. maila), 56,5. kilometroan; Col de Grosse Pierre (2. maila), 64,9. kilometroan; Col de La Schlucht (3. maila), 79,4. kilometroan; Petit Ballon (1. maila), 108,2. kilometroan; Col du Platzerwasel (1. maila), 125,3. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena