Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

17:15

Frantziako Tourra 2020

19. ETAPA

Mohoric Kasper Asgreeni gailendu zaio esprintean, helmugako argazkian erabaki den lehian

EITB MEDIA

Bahraingo esloveniarrak hirugarren etapa garaipena eman dio bere taldeari Tourrean, Pello Bilbaok eta Wout Poelsek irabazitakoen ostean.

1:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bahrain-Victorious taldeko Matej Mohoric txirrindulari esloveniarrak irabazi du, ostiralean, 2023ko Frantziako Tourraren hemeretzigarren etapa; hain zuzen ere, bederatzigarren aldiz iritsi da helmugara aurtengo Tourrean ihesaldi bat, hirukote bat kasu honetan, eta Mohoric izan da hirukote horretan azkarrena, esprintean. Esloveniarra oso gutxigatik gailendu zaio Soudal Quick-Step taldeko Kasper Asgreen danimarkarrari, alegia, osteguneko irabazleari, eta helmugako argazkiak zehaztu behar izan du, azken finean, nor zen eguneko garailea. Sailkapen nagusian, Jumbo-Visma taldeko Jonas Vingegaard danimarkarrak aurreneko postuan jarraitzen du, eta ez da aldaketa nabarmenik izan onenen artean.  

Emozio handia izan da etapan, hori bai. Azken kilometroetan, Mohoricek, Asgreenek eta AG2R taldeko Ben O'Connorrek gogor borrokatu dute atzetik zihoan taldeak harrapa ez zitzan; hainbat ziklista zeuden talde horretan, tartean Jasper Philipsen eta Jon Izagirre. Buruan zeuden hirurek ziurtatu dutenean etapa garaipena lehiatuko zutela, Mohoricen, Asgreenen eta O'Connorrsen esprinta bikaina izan da, bakoitza bere aukerak baliatzen ahalegindu baita. Eta, helmugako argazkiak ebatzi duenean Bahrain taldeko txirrindularia izan dela azkarrena, hunkigarria izan da ikustea nola emozionatu den hori; izan ere, Mohoricek Gino Mader zena izan du gogoan. Taldekidea ekainean zendu zen, Suitzako Itzulian, eroriko baten ondorioz.

Horrela, Matej Mohoricek hirugarren aldiz irabazi du etapa Tourrean; 2021ean eta 2022an ere izan zen garaile, etapa banatan. Palmaresean, gainera, 2017ko Espainiako Itzuliko etapa bat du, 2018ko Italiako Giroko beste bat, eta 2022ko Milan-San Remo klasikoa. 28 urteko ziklista honek badu zer esanik lasterketa gogorretan, berriro ere argi utzi duenez.

Lehia handia hasieratik, eta txirrindulari askok osatutako ihesaldia

Ia Tour osoan gertatu da, eta ostiralean ere izan da lehia hasieratik. 60. kilometroan, eguneko lehen mugimendu esanguratsua jazo da: bederatzi txirrindularik izan dute ahalmena tropelaren aurretik joateko, eta segundo batzuk erdietsi dituzte. Hauek ziren: Tiesj Benoot (Jumbo-Visma), Matteo Trentin (UAE Team Emirates), Julian Alaphilippe (Soudal-Quick Step), Jack Haig (Bahrain-Victorious), Nils Politt (Bora-Hansgrohe), Mads Pedersen (Lidl-Trek), Georg Zimmermann (Intermarche-Circus-Wanty), Warren Barguil (Arkea-Samsic) eta Victor Campenaerts (Lotto dstny).

Gerora, beste 30 bat gizon iritsi dira lasterketa burura: Jon Izagirre (Cofidis), Laporte, Pidcock, Van den Berg, Bettiol, Powless, Asgreen, Mohoric, Wright, Haller, Meeus, O'Connor, Naesen, Van der Poel, Philipsen, Clarke, Houle, Neilands, Strong, Durbridge, Groenewegen, Mezgec, Abrahamsen, Charmig, Tiller, Waerenskjold, Oss eta Turgis. Sailkapen nagusiko onenak zihoazen tropel handia nahiko atzean zebilen, eta pentsatzeko modukoa zen garaipena ihesaldian egon zitekeela; izen handi asko zeuden talde horretan, gainera.

Puntu horretan, Victor Campenaertsek (Lotto) eta Simon Clarkek (Israel) aurrera jo dute, eta lasterketa buruan nabarmendu dira; atzetik, baina, maila handiko jende asko zebilen lanean, gogor, eta Matej Mohoric (Bahrain-Victorious), Kasper Asgreen (Soudal Quick-Step) eta Ben O'Connor (AG2R) berehala iritsi dira aurreko bien parean; berez, Campenaerts zebilen bakarka aurretik, Clarke atzean geratua baitzen dagoeneko. Mohoric, Asgreen eta O'Connor ondo moldatu dira, eta erritmo bizia hartu dute; etapa azken 20 kilometroetan zegoela, minutu erdiko aldea zuten, eta horrek itxaropena ematen zien etapa garaipena haien artean jokatzeko.

Esprint estu-estua

Aurretik zihoazen hiru gizonen erritmo biziak, azkenean, garaipena jokatzeko aukera eskaini die haiei. Bazirudien Kasper Asgreen izan zitekeela irabazteko faboritoa, kontuan izanik bezperan egoera zailagoa zela eta bera izan zela indartsuena, eta Soudal taldeko danimarkarrari oso gutxi falta izan zaio iragarpen hori betetzeko; ia-ia helmugako pankartapean, baina, Matej Mohoricek aurreratu egin du, eta ospe handiko garaipena eskuratu du. Bahrain-Victorius taldea Tour benetan ederra ari da egiten.

Larunbaterako, 2023ko Tourraren azken mendiko etapa handia geratzen da, eta Alsacen jokatuko dute hori. Sei mendate puntuagarri izango dira, eta egunak sailkapen nagusiaren lehian dauden txirrindulari guztien behin betiko postua zehaztuko du. Gerora, Eliseoko Zelaietan eman beharreko paseoa soilik geratuko da, lasterketa amaitu aurretik.

Etapako sailkapena

1 - MOHORIC Matej (Bahrain) 3:31:02

2 - ASGREEN Kasper (Soudal) d. b.

3 - O´CONNOR Ben (AG2R) +0:04

4 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) +0:39

5 - PEDERSEN Mads (Lidl) d. b.

6 - LAPORTE Christophe (Jumbo) d. b.

7 - MEZGEC Luka (Jayco) d. b.

8 - BETTIOL Alberto (EF) d. b.

9 - TRENTIN Matteo (UAE) d. b.

10 - PIDCOCK Thomas (INEOS) d. b.

 

Sailkapen nagusia

1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 75:49:24

2 - POGACAR Tadej (UAE) +7:35

3 - YATES Adam (UAE) +10:45

4 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) +12:01

5 - YATES Simon (Jayco) +12:19

6 - BILBAO Pello (Bahrain) +12:50

7 - HINDLEY Jai (BORA) +13:50

8 - GALL Felix (AG2R) +16:11

9 - KUSS Sepp (Jumbo) +16:49

10 - GAUDU David (Groupama) +17:57

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena