Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

11:50

Frantziako Tourra 2020

EPAIMAHAI TEKNIKOAREN ERABAKIA

Tourrak "ohartarazpen ofiziala" egin dio Pello Bilbaori "portaera desegokiagatik"

EITB MEDIA

Bahrain taldeko euskal txirrindulariak bere ibilbidean gurutzatu zitzaion ikusle bat kolpatu zuen hamazazpigarren etapan, La Loze mendateko igoeran.

  • Pello Bilbao

    Pello Bilbao

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako Tourreko 17. etapa jokatu ondoren, zeinetan Jonas Vingegaardek, ezbeharrik ezean, erabakita utzi zuen lasterketako azken garaipena Tadej Pogacarren kaltetan, probaren antolakuntzak lasterketako komisarioen erabakiak eman zituen jakitera.

Zigorren artean Pello Bilbao Gernikako txirrindulariari dagokion bat ageri da. Bertan irakur daitekeenez, lasterketako epaimahaiak "ohartarazpen ofiziala" egiten dio Bahraingo kideari, "ikusle batenganako portaera desegokiagatik".

Izan ere, La Loze mailaz kanpoko mendatearen azken kilometroen igoeran, Bahrain taldeko euskal txirrindulariak ikusle batekin topo egin zuen ibilbidean, eta, ondorioz,  erritmoa moteldu behar izan zuen. Horren aurrean, Bilbaok, edizio honetan etapa bat irabazi duenak, aipatutako zaleari kolpe bat eman zion besoarekin, hura baztertu eta David Gaudu frantziarraren arrastoa ez galtzeko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena