Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

18:26

Frantziako Tourra 2020

Frantziako Tourra

Etapako azken zatian gurpil ugari zulatu direla salatu dute, txintxetak zeudelako galtzadan

Agentziak | EITB Media

Taldeetako hainbat zuzendarik salatu dute euren txirrindularietako askori zulatu zaizkiela gurpilak, eta txintxetak azaldu direla gurpiletako ganberetan.

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako Tourraren bigarren etapako azken zatian gurpil ugari zulatu direla salatu dute zenbait taldetako zuzendariek, galtzadan bota dituzten eta bizikleten ganberetan agertu diren txintxetek eraginda. 

"Txintxetak jarri dizkigute. Ia txirrindulari guztiei zulatu zaie gurpilen bat, Victor Lafayri eta beste bati izan ezik. Pasatu egin direla uste dut, txintxetak soberan zeuden", adierazi du Bingen Fernandez Cofidiseko kirol zuzendariak.

Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, Cofidiseko zazpi txirrindulariri zulatu zaie gurpila, tartean Ion Izagirreri. Hernani parean gertatu dira zulatze horiek.

Beste zuzendari batzuek ere adierazi dute txirrindulari askok arazo bera izan dutela.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena