Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

19:37

Frantziako Tourra 2020

Uztailak 4, asteartea

Frantziako Tourraren 4. etaparen profila eta ibilbidea: Akize-Nogaro (181,8 kilometro)

EITB MEDIA

Etapa laua da, mendate puntuagarri bakarra du, 4. mailakoa. Horrenbestez, trantsiziozko eguna izan liteke, kontuan izanik tropelak biharamunean igo beharko dituela 2023ko Tourreko lehen mendate handiak.

  • 2023ko Tourreko 4. etaparen profila. Argazkia: ©A.S.O.

    2023ko Tourreko 4. etaparen profila. Argazkia: ©A.S.O.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2023ko Frantziako Tourraren laugarren etapak 181,8 kilometro ditu, uztailaren 4an jokatuko dute (asteartea da), eta Akizen hasiko da, 13:20an, hau da, irteera neutralizatua eman eta hamar minutura. Jardunaldia Nogaron amaituko da, 17:12tik 17:34ra bitartean.

Euskal Herritik kanpoko lehen etapa izango da, aurtengo Tourrean. Orain arteko ikuskizuna benetan handia izan da, zaleen eta txirrindularien aldetik; ez da ia-ia lasaitasun unerik izan, eta aurreikuspena da lasterketak ildo beretik jarraitzea. Lehen mendate handiak, gainera, asteazkenean izango dira.

Ibilbidea ikusita, argi dago laua dela; baina Frantziako Tourra jarraitzen duen edonork jakin badaki zer ekarri ahal duen mendaterik gabeko etapa batek lasterketako lehen astean: hainbat tranpa, zenbait amarru, Tourra galtzeko moduko arriskua edozein txokotan. Indarrak ia osorik daude, eta guztiek nahi dute erasora jo eta aurrean izan.

110. Frantziako Tourraren laugarren etapan, Mendiko Sari Nagusirako mendate puntuagarri bakarra dago: Cote de Demu. 4. mailakoa da hori, eta helmugarako 27 kilometrora dago. Bi kilometroko aldapa da, eta, batez beste, % 3,5eko malda du. Hortaz, ez du ia-ia ematen lehiarako aukerarik, baina ikusi beharko da nola heltzen den tropela igoera horretara: Euskal Herrian emandako hiru egunek, ziurrenik, eragina izango dute, lehen hiru etapak urduriak eta gogorrak baitira. 

Antolatzaileen iritziz, txirrindulariak, ordutegirik azkarrenean, 47 km/h-ko batezbestekoa egin lezakete; beraz, ez du ematen arnasa hartzeko tarte luzerik izango denik. Hori gutxi balitz bezala, kontuan izan behar da biharamunean, asteazkeneko etapan, goi-mailako mendateak daudela, aurtengo Tourrean lehen aldiz.

Ohi bezala, EITBk zuzenean emango du lasterketa. eitb.eus-ek 14:35ean egingo du bat Tourrarekin, eta ETB1ek, ordea, 15:00etan. Biek ala biek etapa amaitu arte jarraituko dute emanaldia eskaintzen.

Ikusi 3. etaparen profila | Ikusi 5. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2023ko Frantziako Tourraren 4. etaparen profila. Argazkia: ©A.S.O.

2023ko Frantziako Tourraren 4. etaparen profila. Argazkia: ©A.S.O.

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 4. etapa (uztailak 4, asteartea)

Ibilbidea: Akize-Nogaro

Distantzia: 181,8 km

Irteera ordua: 13:20

Iritsiera ordua: 17:12 (47 km/h) | 17:22 (45 km/h) | 17:34 (43 km/h)

Mendiko saria: Cote de Demu (4. maila), 154,4. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena