Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

08:54

Frantziako Tourra 2020

Osteguna, uztailak 13

Frantziako Tourreko 12. etaparen profila eta ibilbidea: Roanne – Belleville-en-Beaujolais (168,8 km)

EITB MEDIA

Txirrindulariek bost mendate igo beharko dituzte mendi ertaineko etapa honetan: lehen hirurak hirugarren mailakoak eta ondorengo biak bigarren mailakoak, azkena helmugarako ia 30 kilometrora.

  • 2023ko Frantziako Tourreko 12. etaparen profila.

    2023ko Frantziako Tourreko 12. etaparen profila.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2023ko Frantziako Tourreko 12. etapak ia 170 kilometro dauzka eta ibilbide gorabeheratsua. Jardunaldia 13:20an hasiko da eta 17:33 aldera bukatu. Etapa egokia izan daiteke, aurreikuspenen arabera, ihesaldi txiki batek aurrera egiteko eta helmugaraino iristeko.

Tropelak Beaujolaiseko landazabalera egingo du etapa Bellevillen amaitzeko, Rodano Frantziako ibai nagusienetarikoaren bazterretan. Horra iristeko, ibilbide malkartsua izango dute zain txirrindulariek, eta tartean bost mendate eta 3.000 metro baino gehiagoko desnibel metatua gainditu beharko dute. Hartara, ostegun honetako jardunaldia hurrengo egunean iritsiko den etapa menditsuaren atariko gisa har daiteke.

Eguneko lehen zailtasuna Côte de Thizy-les-Bourg da, 4,3 kilometroko igoerarekin, % 5,6ko aldaparekin, eta gaina 20,5. kilometroan. Ondoren Col des Ecorbans igoko dute, (2,1 kilometroko igoera % 6,9ko aldaparekin) eta tontor txiki batzuk pasa ostean lasterketa bere bigarren zatian sartuko da Col de la Casse Froide igota (5,2 kilometroko igoera, % 6,1eko aldaparekin).  

Ondorengo mendatea Col de la Croix da (5,5 kilometroko igoera % 6,1eko aldaparekin) eta, azkenik, Col de la Croix Rosier, aurrekoan baino igoera gogorragoarekin (5,3 kilometro, % 7,6ko aldaparekin).

Horren ostean ia 30 kilometro dituzte helmugara iritsi arte, gehienak aldapan behera. Horrez gain, igoera txiki batzuk daude, baita tarte lauak ere.

EITBk zuzenean emango du etapa, eitb.eus-en eta ETB1en bidez. 14:35ean hasiko da emanaldia eitb.eus-en, eta ETB1en, ordea, 15:00etan.

11. etapako profila | 13. etapako profila

ETAPAREN PROFILA

2023ko Frantziako Tourreko 12. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

2023ko Frantziako Tourreko 12. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

 

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 12. etapa (osteguna, uztailak 13)

Ibilbidea: Roanne – Belleville-en-Beaujolais

Distantzia: 168,8 km

Irteera ordua: 13:20

Iritsiera ordua: 17:21 (42 km/h) | 17:33(40 km/h) | 17:46 (38 km/h).

Mendiko saria: Côte de Thizy-Les-Bourgs (3. maila) 20,5. kilometroan; Col des Écorbans (3. maila), 37,9. kilometroan; Col de la Casse Froide (3. maila), 109,9. kilometroan; Col de la Coix Montmain (2. maila), 125. kilometroan; Col de la Coix Rosier (2. maila), 140. Kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena