Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

18:35

Frantziako Tourra 2020

Uztailak 8, larunbata

Frantziako Tourraren 8. etaparen profila eta ibilbidea: Libourne-Limoges (200,7 km)

EITB MEDIA

Esprinterrak berriro protagonista izan daitezkeen etapa bat izango da, eta helmugan haien artean indartsuenak izango dira nabarmentzea lortuko dutenak, azken zatia laburra baita, baina gogorra.

  • 2023ko Tourreko 8. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

    2023ko Tourreko 8. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2023ko Frantziako Tourreko 8. etapa, uztailaren 8an jokatuko dena, mendi ertaineko etapa izango da, Libournetik irten eta Limogesen amaituko da. 200,7 kilometroko ibilbidearekin, etapa 12:30ean hasi eta 17:07 inguruan amaituko da.

Lasterketaren zati handi bat ibilbide lau batetik igaroko da, gorabehera gutxirekin, eta tropelak bat eginda jarraitzea espero da. 30. km-tik aurrera hasiko dira oztopoak, Champs-Romain mendatearekin (3. maila, % 5,2an). Gainera, 4. mailako bi mendate zain izango dituzte helmugatik kilometro gutxira txirrindulariek, Masmont eta Condart sur Vienne, biak % 5eko desnibela baino zertxobait gehiagorekin.

Esprinterrak berriro protagonista izan daitezkeen etapa bat izango da, eta helmugan haien artean indartsuenak izango dira nabarmentzea lortuko dutenak, azken zatia laburra baita, baina gogorra.

eitb.eus 14:00etan hasiko da ematen, zuzenean, lasterketa; ordubeteren buruan, alegia, 15:00etan, ETB1en ere izango da ikusgai aurtengo Tourraren 8. etapa.

7. etaparen profila | 9. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2023ko Frantziako Tourraren 8. etapako profila. Argazkia: letour.fr

2023ko Frantziako Tourraren 8. etapako profila. Argazkia: letour.fr

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 8. etapa (uztailak 8, larunbata)

Ibilbidea: Libourne - Limoges

Distantzia: 201 km

Irteera ordua: 12:30

Iritsiera ordua: 17:07 (46 km/h) | 17:19 (44 km/h) | 17:32 (42 km/h).

Mendiko saria: Côte de Champs-Romain (3. maila), 130,4. kilometroan; Côte de Masmont (4. maila), 184,7. kilometroan; Côte de Condat-sur-Vienne (4. Maila), 191,4. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena