Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
HARBIDEA, PROTAGONISTA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Esloveniarrak denbora atera die aurkariei, eta bereziki eroriko bategatik atzeratuta ibili den Roglic bere herrikideari.
Albisteak (4)
Simon Clarke (Israel-Premier Tech) txirrindulari australiarrak irabazi du asteazken honetan Frantziako Tourreko bosgarren etapa, Lille eta Wallers-Arenberg artekoa (157 kilometro). Jardunaldiak harbidezko 11 tarte izan ditu guztira 20 kilometro osatuz, txirrindulariek ikuskizun bikaina eskaintzeko baliatu dituztenak. Tourra irabazteko faborito nagusienetakoa den Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) indartsu agertu da aurkarien aurrean.
Zailtasunez beteriko eguna izan zen, batez ere Jumbo-Vismako liderrentzat, erorikoak (Roglic eta Van Aert) eta arazo mekanikoak (Vingegaard) tarteko.
Danimarkako gazteak, zenbait taldekideren laguntzaz, tartean Van Aert gaur arteko liderra, etapa salbatu ahal izan du; izan ere, 12 segundo baino ez du galdu Pogacarrekin, esloveniarraren atzetik ia minutu batera egon ondoren.
Are emaitza okerragoa izan du Primoz Roglicek, eroriko baten ondorioz faboritoen tropeletik kanpo geratu ostean. Azkenerako, 2:08ko atzerapena pilatu du Pogacarrekiko, nahiz eta taldekideek erruz egin duten lana bere mesedetan, aldeak murrizten saiatzeko.
Etapako garaipena Clarkek eskuratu du sei txirrindulariz osatutako ihesalditik. Alabaina, eguneko tarte erabakigarrira lau bakarrik iritsi dira: Neilson Powless (EF Education-EasyPost), Taco van der Hoorn (Intermarché), Edvald Boasson Hagen (TotalEnergies) eta Clarke bera. Azken kilometroan sartuta, Powless bere taldekideak ezustean harrapatzen saiatu da, baina indarrak ez ditu bere fabore izan, eta gainerako hiruek gainditu egin dute azken metroetan. Van der Hoornen eta Clarkeren arteko azken buruz burukoan, australiarra gailendu da oso modu estuan izan bada ere.
Ostegun honetan seigarren etapa jokatuko da Binche – Longwy artean eta edizio honetako etaparik luzeena izango da (219,9 km)
5. ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - CLARKE Simon Israel 3:13:35
2 - VAN DER HOORN Taco (Intermarché) d.b.
3 - BOASSON HAGEN Edvald (TotalEnergies) +0:02
4 - POWLESS Neilson (EF Education) +0:04
5 - CORT Magnus (EF Education) +0:30
6 - STUYVEN Jasper (Trek) +0:51
7 - POGACAR Tadej (UAE) m.t.
8 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) +1:04
9 - JAKOBSEN Fabio (Quick-Step) d.b.
10 - MOZZATO Luca (B&B Hotels) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa