Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
UZTAILAK 17, IGANDEA
EITB MEDIA
Ibilbidea igoeraz eta jaitsieraz beteta dago, eta horrek ihesaldia emateko prest daudenei mesede egin diezaieke atseden egunera iritsi baino lehen.
2022ko Frantziako Tourreko 15. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra
Albisteak (14)
Informazio gehiago (1)
Astea amaitzeko, Carcasonarako bidean 200 kilometroko ibilbidea gaindituko duen beste etapa bat osatu beharko dute txirrindulariek, uztailaren 17an. Ibilbidea igoeraz eta jaitsieraz beteta dago, eta horrek ihesaldia emateko prest daudenei mesede egin diezaieke. Hurrengo egunean azken atseden eguna izango da, beraz, dena eman ahal izango dute indarrak gorde gabe.
Frantziako Rodez komunatik irtengo dira, eta 202,5 kilometro izango dituzte aurretik, gorabeheraz gainezka, Carcasonara iritsi arte. Bertan amaituko da asteko azken jardunaldia. Oraingo honetan hirugarren mailako bi mendate bakarrik gainditu beharko dituzte.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa 14:30etik aurrera egongo da ikusteko aukera. Ondoren, ETB1ek 15:00etatik etapa amaitu arte egingo du bat telebistako seinalearekin.
Ikusi 14. etaparen profila | Ikusi 16. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 15. etapa (uztailak 17)
Ibilbidea: Rodez - Carcassonne
Distantzia: 202,5 km
Hasiera-ordua: 13:15.
Amaiera-ordua: 17:39 (46 km/h) | 17:51 (44 km/h) | 18:04 (42 km/h)
Mendiko saria: Côte D'Ambialet (3. mailakoa), 68,9. kilometroan; Côte des Cammazes (3. mailakoa), 154,6. kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa