Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

11:48

Frantziako Tourra 2020

UZTAILAK 14, OSTEGUNA

2022ko Frantziako Tourreko 12. etaparen profila eta ibilbidea: Briançon – Alpe d'Huez (165,1 km)

EITB MEDIA

Eskalatzaile onenentzako etapa da, besteak beste, Galibier eta Col de la Croix de Fer goi-mailako mendateak igo beharko baitituzte. Guztira 165,1 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik.

  • 2022ko Frantziako Tourreko 12. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

    2022ko Frantziako Tourreko 12. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostegunean, uztailaren 14an, Frantziako Egun nazionalean, Tourreko ibilbide gogorrenetako bati egin beharko diote aurre txirrindulariek, hurrengo egunetan hain zorrotzak ez diren errepideetatik jarraitu aurretik. Eskalatzaile onenentzako etapa da; izan ere, maila bereziko hiru mendate gainditu beharko baitituzte parte-hartzaileek, besteak beste Galibier (23 kilmetro eta % 5,1eko batez besteko maldak) eta Col de la Croix de Fer (29 kilmetro eta % 5,2ko batez besteko maldak).

Txirrindulariak Briançonetik irtengo dira eta 165,1 kilometroko ibilbidea izango dute euren zain, Alpe d'Huez mitikora (13,8 kilmetro eta % 8,1eko batez besteko maldak) eta bertako 21 bihurgune amaigabeetara iritsi arte. Hortik aurrera ibilbide leunagotatik jarraituko dute datozen etapetan.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en eta ETB4n 14:35etik aurrera egingo dute bat seinalearekin. Ondoren, telebistako seinaleak ETB1en jarraituko du 15:00etatik etapa amaitu arte

Ikusi 11. etaparen profila | Ikusi 13. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 12. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

2022ko Frantziako Tourreko 12. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 12. etapa (uztailak 14)

Ibilbidea: Briançon - Alpe D'Huez

Distantzia: 165,1 km

Hasiera-ordua: 13:20.

Amaiera-ordua: 17:55 (36 km/h) | 18:11 (34 km/h) | 18:29 (32 km/h).

Mendiko saria: Col du Galibier (kategoria berezia), 33,2. kilometroan; Col de la Croix de Fer (kategoria berezia), 110,6. kilometroan; Alpe D'Huez (kategoria berezia), helmugan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena