Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

10:13

Frantziako Tourra 2020

UZTAILAK 13, ASTEAZKENA

2022ko Frantziako Tourreko 11. etaparen profila eta ibilbidea: Albertville – Col du Granon Serre Chevalier

EITB MEDIA

Alpeetan barrena jokatuko den goi-mendateko jardunaldi bete-betea. Lau mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek: 2. mailako bat, 1. mailako beste bat, eta azken biak maila berezikoak.

  • 2022ko Frantziako Tourreko 11. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

    2022ko Frantziako Tourreko 11. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uztailaren 13an 11. etaparen txanda iritsiko da. Albertville – Col du Granon Serre Chevalier arteko etapak 151,7 kilometroko ibilbidea izango du, oso gorra, Alpeetan barrena jokatuko den goi-mendateko jardunaldi bete-betea. Lau mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek: 2. mailako bat, 1. mailako beste bat, eta azken biak maila berezikoak.

Mendateak bata bestaren atzetik kateatuko dituzte. Lehen mendatea Montvernier (2. maila) izango da, 49. kilometroan kokatuta dagoena (3,8 kilometro eta % 8,2ko batez besteko maldak). Ondoren, 83 kilometroan, 1. mailako Telegraphe igo beharko dute parte-hartzaileek (11,9 kilometro eta % 7,1ko batez besteko maldak).

Etapa amaieran daude maila bereziko bi mendateak. 106. kilometroan Galibier dago (17,7 kilometro eta % 6,9ko batez besteko maldak). Galibier jaitsi eta ia jarraian igo beharko dute etapari amaiera emango dion Granon mendatea (11,3 kilometro eta % 9,2ko batez bestek maldak).

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en 13:45etik aurrera egongo da etapa ikusteko aukera. ETB4k 14:00etatik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, telebistako seinalea ETB1en jarraitzeko aukera izango da.

Ikusi 10. etaparen profila | Ikusi 12. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 11. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

2022ko Frantziako Tourreko 11. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 11. etapa (uztailak 13)

Ibilbidea: Albertville - Col du Granon Serre Chevalier

Distantzia: 151,7 km

Hasiera-ordua: 12:30.

Amaiera-ordua: 16:40 (36 km/h) | 16:54 (34 km/h) | 17:13 (32 km/h).

Mendiko saria:  Lacets de Montvernier (2. mailakoa), 49,9. kilometroan; Col du Télégraphe (1. mailakoa), 83,8. kilometroan; Col du Galibier (kategoria berezia), 106,7. kilometroan; Col du Granon (kategoria berezia), helmugan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena