Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
4. etapa
A. B. E. | EITB Media
Mark Cavendish nagusitu da Frantziako Tourreko laugarren etapan. Esprintean mendean hartu ditu Bouhanni eta Philipsen.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Mark Cavendishek (Deceuninck - Quick Step) irabazi du Frantziako Tourreko laugarren etapa, Redon eta Fougeres artekoa (150,4 kilometro), esprintean nagusituta. Britainiarrak Tourreko etapa bat irabazi du bost urteren ostean, eta bere 31. etapa garaipena lortu du lasterketa frantziarrean.
Hasiera baten Cavendish ez zen sartu Deceunnick - Quick Step taldeak Tourrerako aukeratutako zortzi txirrindularien artean, baina azkenean Sam Bennett ez zen taldean sartu, eta britainiarrari eman zioten aukera, nahiz eta ez zen sasoi betean egon. Man Uharteko txirrindulariak esprintean mendean hartu ditu Nacer Bouhanni (Arkea Samsic) eta Jasper Philipsen (Alpecin-Fenix).
Brent Van Moer (Lotto Soudal) izan da eguneko protagonistetako bat. Azken txanpara ihes eginda iritsi da, garaipena gertu izan du, baina tropelak harrapatu egin du helmugarako 200 metro falta zirenean, etapa irabazteko aukera gabe utzi dutelarik.
Sailkapen nagusiko lehen postuan da Mathieu Van der Poel, bigarren da Julian Alaphilippe (Deceuninck - Quick Step) 8 segundora, eta hirugarren da Richard Carapaz (Ineos Grenadiers) 31 segundora. Carapazek 8 segundo ateratzen dizkio Pogacarri (UAE Emirates), 9 segundo Enric Masi (Movistar) eta Nairo Quintanari (Arkea Samsic), 21 Rigoberto Urani (EF Education Nippo), 36 Geraint Thomasi (Ineos Grenadiers) eta 1'04" Primoz Roglici (Jumbo Visma).
Protesta hirugarren etapako ibilbidearengatik
Frantziako Tourreko laugarren etaparen hasieran txirrindulariek protesta egin dute hirugarren etapako ibilbidearengatik, azken kilometroetan eroriko ugari egon baitziren. Tropelak erritmo motelean ekin dio etapari, eta, ondoren, gelditu egin da momentu batez.
Txirrindulariek eskatzen dutena da, azken hiru kilometroetan ezarrita dagoen segurtasun gunea bost kilometrora handitzea, erorikoak eta istripuak murrizteko.
4. ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - CAVENDISH Mark (Deceuninck) 3:20:17
2 - BOUHANNI Nacer (Arkea) d. b.
3 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin-Fenix) d. b.
4 - MATTHEWS Michael (BikeExchange) d. b.
5 - SAGAN Peter (BORA) d. b.
6 - BOL Cees (DSM) d. b.
7 - LAPORTE Christophe (Cofidis) d. b.
8 - PEDERSEN Mads (Trek) d. b.
9 - VAN POPPEL Boy Intermarché) + 14"
10- GREIPEL Andre (Israel) + 14"
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) 16:19:10
2 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) + 8"
3 - CARAPAZ Richard (INEOS) + 31"
4 - VAN AERT Wout (Jumbo) + 31"
5 - KELDERMAN Wilco (BORA) + 38"
6 - POGACAR Tadej (UAE) + 39"
7 - MAS Enric (Movistar) +40"
8 - QUINTANA Nairo (Arkea) + 40"
9 - LATOUR Pierre (TotalEnergies) +45"
10 - GAUDU David (Groupama) + 52"
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa