Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
2. ETAPA
A. A. | EITB MEDIA
Alpecin taldeko herbeheretarra gainsariei esker jantzi da horiz, harresi gainetiko lehen pasaeran ere berak bildu baitu segundo kopuru handiena.
Mathieu Van der Poel. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Mathieu van der Poel (Alpecin-Fenix) txirrindulari herbeheretarrak erakustaldi ikusgarria eman du igande honetan Frantziako Tourraren 108. edizioko bigarren etapa irabazteko, Perros-Guirec eta Bretainiako Harresiaren artean jokatu dena (183,5 kilometro). Gainera, bere aitonak inoiz erdietsi ezin izan zuena gauzatzeko gai izan da, hau da, elastiko horia janztea.
Harresirako lehen igoeran, Van der Poelek estreinako saiakera egin du, baina aurkariek ez diote alde egiten utzi. Dena den, bera igaro da lehen postuan gainetik, eta zortzi segundoko saria eskuratu du; Pogacarrek eta Roglicek bereganatu dituzte gainerakoak.
Bigarren pasaeran, Tourrean hiru ediziotan (1964, 1965 eta 1974) bigarren egin zuen baina liderraren maillota sekula jantzi ez zuen Raymond Poulidor mitikoaren bilobak Sonny Colbrelli (Bahrain) italiarraren erasoari erantzun dio helmugatik 800 metrora, eta bakarrik alde egin du. Colbrelliren saiakeraren aurretik, Davide Formolo italiarra (UAE) edota Nairo Quintana kolonbiarra (Arkea) ere ahalegindu dira, baina arrakastarik gabe.
Inork ezin izan dio bere erritmoari jarraitu, eta zerua seinalatuz ospatu du Tourrean lortu duen lehen garaipena. Gainera, bere aitak (Adrie van der Poel) egin zuen legez, liderraren elastikoa eskuratu du, eta balentria hori lortu duten lehendabiziko aita-semeak bihurtu dira horrela.
Orain, zortzi segundoko aldea ateratzen dio Julian Alaphilippe (Deceuninck) frantziarrari, eta 13koa, Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) esloveniarrari.
Astelehen honetan, edizio honetako hirugarren etapa jokatuko da, lehen esprint masiboa izateko ibilbide aproposekoa, Lorient eta Pontivy artean (182,9 kilometro). Ibilbidean zehar, laugarren mailako bi mendate igo beharko dituzte txirrindulariek.
2. ETAPAKO SAILKAPENA:
1- VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) 4:18:30
2 - POGACAR Tadej (UAE) +0:06
3 - ROGLIC Primož (Jumbo) d.b.
4 - KELDERMAN Wilco (BORA) d.b.
5 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) +0:08
6 - MOLLEMA Bauke (Trek) d.b.
7 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) d.b.
8 - HIGUITA Sergio (EF) d.b.
9 - LATOUR Pierre (TotalEnergies) d.b.
10 - HAIG Jack (Bahrain) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA 2. ETAPAREN OSTEAN:
1 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) 8:57:25
2 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) +0:08
3 - POGACAR Tadej (UAE) +0:13
4 - ROGLIC Primož (Jumbo) +0:14
5 - KELDERMAN Wilco (BORA) +0:24
6 - HAIG Jack (Bahrain) +0:26
7 - MOLLEMA Bauke (Trek) d.b.
8 - HIGUITA Sergio (EF) d.b.
9 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) d.b.
10 - GAUDU David (Groupama) d.b.
11 - MAS Enric (Movistar) d.b..
12 - BILBAO Pello (Bahrain) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa