Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

11:43

Frantziako Tourra 2020

Aurkezpena, igandean

Pirinioek eta bukaerako erlojupeko batek erabakiko dute 2021eko Frantziako Tourra

Agentziak | Erredakzioa

Mont Ventoux igoko dute lehen aldiz 2016. urtetik, eta baliteke Luz Ardiden mitikoa ere ibilbidean izatea. Ibilbidearen zati bat Landetatik pasako da.

  • 2020ko edizioko 3. etapako irudia.

    2020ko edizioko 3. etapako irudia. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2018tik lehen aldiz, Pirinioak erabakigarriak izango dira Frantziako Tourrean. 20201ko edizioaren ibilbidea igandean aurkeztuko dute eta Parisera iritsi aurretik banakako erlojupeko bat aurreikusi dute.

Hori da, behintzat, aurkezpenaren atariko zurrumurruek diotena. Aurten, eta koronabirusaren pandemiaren ondorioz, iragan ostegunerako iragarrita zuten aurkezpen jendetsua atzeratu behar izan dute eta ibilbidea Christian Prudhomme zuzendariak aurkeztuko du igandean telebista saio batean.

Tourra ekainaren 26an hasiko da Bresten, laugarrenez historian, Paris hiriak bakarrik gainditutako marka. Hasiera batean, 2022ko edizioak hasi behar zuen Bresten, baina irteera hori urtebete aurreratzea erabaki zuten 2021eko hasiera hartu behar zuen hiriak, Copenhagek, uko egin ostean Tourraren irteerak Eurokopako partidekin bat egingo zuelako.

Bretainian lehenengo lau etapak jokatuko dira, eta haizeak eragina izan dezake, baina Bretainiako Hormak ere, “Bretainiako Alpe d’Huez” ezizenaz ezaguna, % 6,9ko 2 kilometroko aldaparekin. Antza denez, bigarren etapako helmuga bertan egon daiteke.

Ondoren, tropelak ekialdera egingo du, eta bide horretan baliteke erlojuaren kontrako saioren bat egitea, banaka ala taldeka, helmuga Lavalen jarrita. Horrekin batera, esprinterrentzako egokiak diren etapak jokatuko dira inguru horretan.

Hortik Alpeetara joko dute, larunbatean, eta, hasteko, Grand Bornand igoko dute, hurrengo egunean Tigneseko eski estaziora igo aurretik.

Leku horretan, Tourrak 2019tik pendiente duen zorra ordainduko du, orduan kazkabar ekaitz handi batek etapa bertan amaitzea ekidin zuen.

Mont Ventoux

Hurrengo egunean, lehenengo atseden jardunaldia izango da, Alpeetatik hegoaldera jo aurretik. Pirinioetara iritsi aurretik Mont Ventoux igoko dute, “Proventzako erraldoia”, lehen aldiz 2016. urtetik. Askok gogoan izango dute oraindik orduan Chris Froome bertan erori eta, bizikleta matxuratuta zuela, oinez egin zituela hainbat metro.

Nimes eta Carcasonatik igaroko dira Pirinioetara bidean. Atarian Pailhères igoko dute, uztailak 11n, igandea, Andorrara joan aurretik. Canigou eta Cerdaña mendiguneetatik igaroko dira.

Atsedena Andorran

Andorran bigarren atseden eguna egingo dute, azken txanpa gogorraren atarian. Pirinioak ekialdetik mendebaldera zeharkatuko dituzte, Lers, Col de la Core eta baliteke Portet d’Aspetera ere igota.

Uztailaren 14ko Frantziako egunean mendiko etapa handia jokatuko dute, Muret eta Sain-Lary-Soulan artean, eta helmuga Col del Porteten izango dute. Mendate horri "Tourmalet berria" deitzen diote 2018ko edizioan lehen aldiz igo zutenetik. Hara iritsi aurretik, Balès eta Peyresourde igoko dituzte.

Iparralde

Pirinioetan bertan baliteke Col de Bagargi igotzea edo Luz-Ardidenera itzultzea.

Iparralden ere etapak jokatuko dituzte, eta Landetatik Bordeleko mahastietara joko dute. Hortxe, eta 2018an egin bezala, erlojuaren kontrako saioa jokatuko dute, helmuga Saint-Emilionen jarrita, 2021eko Tourreko sailkapen nagusia erabakita uzteko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena