Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
18. etapa
Erredakzioa
Michal Kwiatkowski izan da Tourreko 18. etapako irabazlea, helmuga taldekide duen Richard Carapazekin besarkatuta gurutzatu ostean. Sailkapen nagusian, Roglicek 57 segundo ateratzen dizkio Pogacarri.
Albisteak (3)
Michal Kwiatkowskik (Ineos) irabazi du Frantziako Tourreko 18. etapa, Meribel eta La Roche-sur-Foron artekoa (175 kilometro). Ineosen taldekide duen Richard Carapazekin besarkatuta iritsi da helmugara. Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) lidertzari eutsi dio.
Munduko txapeldun ohiak garaipena lortu du, eguneko ihesaldian sartuta, eta Carapaz taldekidearekin batera helmugaraino iritsita. Faboritoen taldea bi minutura heldu da sailkapen nagusiko lehen postuetan dauden txirrindulariekin, Adam Yates eta Rigoberto Uran izan ezik.
Roglicek 57 segundoko abantaila du Tadej Pogacarrekiko sailkapen nagusian, eta 1'27" ateratzen dio Miguel Angel Lopezi. Richie Porte laugarren postuan dago, 3'06"ra, etapan sufritu ostean, eta, Mikel Landa da bosgarren, 3'28"ra.
Pello Bilbao, protagonista
Etapako protagonista nagusietako bat izan da Pello Bilbao. Euskal txirrindularia ihesaldian sartu da, eta lasterketaren buruan ibili da helmugarako 34 kilometro falta zirenera arte. Momentu horretan, Pello Bilbaok ezin izan du Carapazen eta Kwiatkowskiren erritmoa jarraitu, eta etapa garaipena lortzeko lehiatik at geratu da.
Lasterketaren burutik atzera geratu ostean, Mikel Landa zetorren faboritoen taldetxoari itxaron dio, eta Bahrain-McLareneko taldeburuarentzat lan egin du, Landak Adam Yatesi eta Rigoberto Urani ahalik eta abantaila handiena ateratzeko.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa