Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

22:08

Frantziako Tourra 2020

Osasun-txostena

Ion Izagirrek hautsita ditu eskuineko lepauztaia eta eskua

Erredakzioa

Tourreko 11. etapan eroriko latza izan ostean, lasterketa utzi behar izan du. Hausturez gain, josi egin diote kokotsa, baita masaila ere.

2:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ion Izagirrek (Astana) Tourra utzi behar izan du asteazken honetan, 11. etapan eroriko latza izan ostean. Taldeak jakinarazi duenez, euskal txirrindulariak hautsita ditu eskuineko lepauztaia eta eskuin eskuko hirugarren metakarpo-hezurra.

"Gure txirrindulariak haustura du eskuin lepauztaian eta eskuin eskuko hirugarren metakarpo-hezurrean. Gainera, josi egin behar izan diote kokotsa, baita masaila ere. Ionek gaua ospitalean pasatuko du, medikuen zaintzapean", adierazi du Astanak.

Euskal txirrindularia erori egin da 11. etapan, helmugarako 30 kilometro falta zirenean, eta horma baten aurka jo da Lavausseau herrian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena