Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
10. etapa
Erredakzioa
Sam Bennettek irabazi du Tourreko 10. etapa, azken metroetan Ewan eta Sagan mendean hartuta. Ez da aldaketarik egon sailkapen nagusiko lehen postuetan.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Sam Bennettek (Deceuninck-Quick Step)lortu du garaipena Tourreko 10. etapan. Oleron eta Re uharteen artean egin den etapak 168,5 kilometroko ibilbidea izan du. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon eta Primoz Roglicek (Jumbo - Visma) jarraitzen du lidertzan.
Ondo kokatuta iritsi da Bennet azken metroetara, eta esprintean nagusi izan da, besteak beste, Caleb Ewan (Lotto Soudal) eta Peter Sagan (Bora-Hansgrohe) mendean hartuta.
Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon. Tourra irabazteko faboritoek saihestu egin dituzte haizearengatik sortu diren mozketak eta erorikoak.
Mozketak haizearen eraginez
Haizeak saihetsetik jo duenean, Deceuninck - Quick Step taldeak eguneko lehen mozketa eragin du tropelean, 65. kilometroan, Le Guan, Lehen abisua izan da faboritoentzat. Tentsioak eraginda, Rocheforten erorikoak lurrera bota zituen Guillaume Martin eta Pogacar, nahiz eta ez duten arazo fisikorik izan.
Ondoren, lasaitasuna itzuli da tropelera, baina helmugarako 17 kilometro falta zirenean, Egan Bernalen Ineos taldeak berriro tentsioa jarri du. Mozketa bat egon da, baita Caparaz eta Alaphilippe harrapatu dituen erorikoa ere.
Helmugarako hiru kilometro falta zirenean baztertu dira faboritoen taldeak, eta esprinterren taldeak hasi dira lanean. Superman Lopez, Martin, Valverde eta Carapaz tropelean sartu ahal izan dira, eta esprintean, Bennett garaile.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa