Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

16:59

Frantziako Tourra 2020

6. etapa

Lutsenko kazakhstandarrak irabazi du Mont Aigoual mendatean amaitutako etapa

Agentziak | Erredakzioa

Bigarren Jesus Herrada izan da, 55 segundora. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Adam Yatesek lider jarraitzen du.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alexey Lutsenko kazakhstandarra nagusitu da Frantziako Tourreko seigarren etapan, ibilbideko ia kilometro guztiak, 191, ihes eginda eman ostean. Adam Yates britainiarrak, berriz, sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.

Astana taldeko 28 urteko txirrindulariak Tourrean lortzen duen lehenengo garaipena da gaurkoa. Astana taldea Alexander Vinoukorovek zuzentzen du, Tourrean etapa bat irabazi zuen azken kazakhstandarrak.

Lutsenkok beste lau txirrindularirekin batera ihes egin du etapako lehen kilometroetan, eta bera izan da indartsuena Col de Lusette lehen mailako mendatean. Handik helmugara 15 kilometro egin dituzte.

Jesus Herrada espainiarra izan da igoeran Lutsenko harrapatzen saiatu den bakarra, baina Cofidis taldeko txirrindulariak ez du harrapatzerik lortu, eta irabazlearengandik 55 segundora sartu da helmugan.

Faboritoen artean ez da erasorik egon. Lusetterako igoera Egan Bernalen Ineos taldeak jarritako erritmoan egin dute, inork ez du eraso egin eta inor ez da atzean geratu.

Faboritoen taldea hiru minutuko atzerapenarekin heldu da helmugara, Julian Alaphilippe (atzora arteko liderra) buru zela. Frantziarrak eraso egin du azken metroetan, baina ez du eraginik izan.  

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena