Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

20:52

Frantziako Tourra 2020

2021eko ekitaldia

Brest hiritik aterako da 2021eko Tourra, Kopenhageko irteera baztertu ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lasterketa ekainaren 26an hasiko da Brestetik, eta Bretainiako eskualdetik barrena ibiliko da lehenengo lau etapetan zehar.

  • Txirrindulariak Frantziako Tourra lehiatzen

    Txirrindulariak Frantziako Tourra lehiatzen. Argazkia: ETBko bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2021eko Tourra Frantziako Brest hiritik (herrialdearen ipar-mendebaldea) abiatuko da, Kopenhageko irteera 2022rako atzeratu ostean. Hala iragarri dute lasterketako antolatzaileek astelehen honetan.

Lasterketa ekainaren 26an hasiko da, eta Bretainiako eskualdetik barrena ibiliko da lehenengo lau etapetan zehar.

"Bretainia ez da B plan bat, baizik eta uste baino goizago egingo den A plan bat", adierazi dute antolatzaileek prentsaurrekoan. Hala, Christian Prudhomme itzuliko zuzendariak azpimarratu duenez, negoziazioak aurreratuta zeuden Bretainiako hiri horrek har zezan 2022ko Tourraren hastapena.

Joan zen astean, abuztuaren 3an, jakinarazi zuten datorren urteko Tourra ez zela Kopenhagetik aterako. Hori horrela izatearen arrazoia da 2021eko ekitaldiaren hasiera astebete aurreratuko dela da, Tokioko Olinpiar Jokoetako txirrindularitza probekin bat ez egiteko. Alabaina, hori horrela izanda, Kopenhageko lasterketaren irteerak bat egingo zukeen datorren urtean egingo den Eurokopako datekin, eta Kopenhage txapelketa horretako egoitza bat da. Horren aurrean, lasterketaren irteera Danimarkako hiriburutik urtebete geroago egitea adostu zuten.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    28 Zuzenean 22:10 - 00:45 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena