Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

17:42

Frantziako Tourra 2020

14. etapa

Pinot gailendu da Tourmaleten, Alaphilippen beste egun handi batean

Agentziak | Erredakzioa

Geraint Thomas sailkapen nagusiko bigarrenak 36 segundo galdu ditu, eta Mikel Landa seigarren izan da, 14 segundora.

15:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Thibaut Pinot frantziarrak irabazi du Tourmaleten amaitu den etapa, Julian Alaphilippe herrikidearen eta lasterketako liderraren aurretik.

Geraint Thomas britainiarrak 36 segundo galdu ditu eta Mikel Landa seigarren izan da, 14 segundora. Nairo Quintana kolonbiarra idar barik geratu da igoeran eta azkenean hiru minutu baino gehiago galdu ditu, eta, ondorioz, Tourra irabazteko aukera guztiak galdu ditu.

Etapa nahiko lasai joan da, garaipena lortzeko faborito nagusiek ez baitute eraso egin, ezta sailkapeneko oilarrik ere. Tourmaleteko igoeran izan da jardunaldiko lehia bakarra.

Alaphilippe liderrak ondo eutsi die aurkari guztiei eta Geraint Thomas iazko irabazleari denbora gehiago sartzea lortu du helmugan. Ineos, Thomasen taldea, ia ez da etapa osoan agertu.

Azken kilometroetan, Thibaut Pinotek aurrera egin du Jumbo-Visma taldeak igoerako erritmoa jaitsi duenean. Frantziarraren ahaleginak saria izan du eta berak eraman du garaipena Alaphilipperen eta Steven Kruijswijken aurretik.

Mikel Landa izan da euskal txirrindularirik onena. Arabarrak seigarren egin du, irabazlearengandik 14 segundora, eta Movistarren egun kaskarra konpondu du. Nairo Quinranak 3 minutu eta 24 segundo galdu ditu helmugan.

Makal ibili den beste faboritoetako bat Jakob Fuglsang izan da, Astanako danimarkarrak 47 segundo galdu ditu Alaphilippekin.



Etapako sailkapena

1. Thibaut Pinot (FRA/Groupama-FDJ) 3:10.20.

2. Julian Alaphilippe (FRA/Deceuninck - Quick-Step) + 6 segundo.

3. Steven Kruijswik (HOL/Jumbo) d.b.

4. Emanuel Buchmann (ALE/BORA - Hansgrohe) + 8.

5. Egan Bernal (COL/Team INEOS) d.b.

6. MIKEL LANDA (ESP/Movistar Team) + 14.

7. Rigoberto Urán (COL/EF Education First) + 30.

8. Geraint Thomas (GBR/Team INEOS) + 36.

9. Warren Barguil (FRA/Team Arkéa - Samsic) + 38.

10. Jakob Fuglsang (DIN/Astana Pro Team) + 53.


Sailkapen nagusia

1. Julian Alaphilippe (FRA/Deceuninck - Quick-Step) 56:11:29.

2. Geraint Thomas (GBR/Team INEOS) + 2:02.

3. Steven Kruijswijk (HOL/Team Jumbo - Visma) 2:14.

4. Egan Bernal (COL/Team INEOS) 3:00.

5. Emanuel Buchmann (ALE/BORA - Hansgrohe) 3:12.

6. Thibaut Pinot (FRA/Groupama - FDJ) d.b.

7. Rigoberto Urán (COL/EF Education First) 4:24.

8. Jakob Fuglsang (DIN/Astana Pro Team) 5:22.

9. ALEJANDRO VALVERDE (ESP/Movistar Team) 5:27.

10. ENRIC MAS (ESP/Deceuninck - Quick-Step) 5:38.

11. MIKEL LANDA (ESP/Movistar Team) 6:14.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena