Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
19. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Mikel Landak zazpigarren egin du. Chris Froomek berriz, sailkapeneko hirugarren postua galdu du Roglicen mesedetan eta laugarren da orain.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Primoz Roglic (Lotto Jumbo) esloveniarrak irabazi du Frantziako Tourreko 19. etapa, Lourdes eta Laruntze artean 200,5 kilometroko ibilbidea egin ostean. Geraint Thomasek maillot horiari eutsi dio.
Roglicek erakustaldia eman du Aubisqueko jaitsieran eta helmugara arteko ondorengo ibilbide lauan. Bera Bakarrik iritsi da helmugara, 5 ordu, 28 minutu eta 17 segundoko denbora eginda. Thomas eta Bardet 18 segundora sartu dira.
Mikel Landa zazpigarren postuan sartu da eta seigarren da orain sailkapen nagusian.
Geraint Thomas britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du. Bi minutu eta 5 segundora Tom Dumoulin holandarra dago, eta bi minutu eta 24ra Roglic bera. Chris Froome laugarren da.
Larunbatean, 20. etapa jokatuko dute, 31 kilometroko erlojupekoa, Senpere eta Ezpeleta artean.
Hurrengo zuzenekoak
10 | 09:45 - 14:00 | ATLETISMOA | Behobia-Donostia |
10 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
10 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | 4 t'erdiko finalaurrekoak: Altuna III vs Laso |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa