Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

18:21

Frantziako Tourra 2020

15. etapa

Ion Izagirrek bigarren egin du, Nielsenek irabazitako etapan

Agentziak | Erredakzioa

Biak Bauke Mollemarekin batera iritsi dira Carcasonako helmugara, eta danimarkarra izan da azkarrena. Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Magnus Cort Nielsen danimarkarra gailendu da Frantziako Tourreko 15. etapa, 181,5 kilometrokoa, Millau eta Carcasona artean. Trantsiziozko jardunaldia izan da, atseden egunaren eta Pirinioetako etapen atarian. Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik eta Geraint Thomasek lider jarraitzen du.

Astanako 25 urteko Nielsenek lau ordu 25 minutu eta 52 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Bigarren Ion Izagirre gipuzkoarra izan da (Bahrain), eta hirugarren Bauke Mollema holandarra. Hirurak 29 txirrindularik osatutako eguneko ihesaldian izan dira.

Faboritoen taldea 13 minutuko atzerapenarekin iritsi da helmugara. Sailkapen nagusian Geraint Thomasek lehen postuan jarraitzen du, Chris Froome taldekide eta herrikidea bigarren da eta Tom Dumoulin holandarra hirugarren. Lehen euskal txirrindularia Mikel Landa arabarra da (Movistar), 3 minutu eta 42 segundora.

Astelehenean atseden eguna izango dute, bigarrena aurtengo edizioan.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    28 Zuzenean 22:10 - 00:45 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena