Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
Txistuak jaso zituen
Erredakzioa
Chris Froomek txistuak jaso zituen Tourreko taldeen aurkezpenean, eta Movistar taldeko txirrindulari kolonbiarrak esan du, ez zitzaiola gustatuko zaleek txistu artean hartzea.
Nairo Quintana. Argazkia: EFE
Chris Froome (Sky) txistu artean hartu zuten zaleek Frantziako Tourraren taldeen aurkezpenean, eta, horren harira, Nairo Quintanak (Movistar) esan duenez, "txistuak jasotzea ez da atsegina, baina, batzuetan, ereiten duzuna jasotzen duzu".
"Zaleen txistuak jasotzea ez da atsegina. Ez da ona inorentzat, eta espero dut aurrerantzean horrelako egoerarik ez errepikatzea. Batzuetan, ereiten duzuna jasotzen duzu", adierazi du Quintanak Choleten, Movistar taldea kontzentratuta dagoen hotelean.
Alejandro Valerdek ere hitz egin du Froomek jasotako txistuei buruz: "Pena da gauza hauek pasatzea, baina bazekiten gerta zitekeela. Larunbatean lasterketa hasten da, eta Tourraz eta txirrindularitzaz hitz egin behar da, ez kirolaren kontrako jarrerei buruz. Pena da, baina gauzak datozen modura hartu behar dira".
Bestalde, Mikel Landak argi du ez zitzaiola gustatuko Froomek pasatutakoa pasatzea: "Ez litzaidake gustatuko zaleek niri txistu egitea. Lehiakortasun asko dago kirol-munduaren barruan eta kanpoan. Beti dago maite zaituen jendea eta txistu egiten dizuna".
Hurrengo zuzenekoak
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa