Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

17:24

Frantziako Tourra 2020

4. etapa

Demare nagusitu da Vitteleko esprintean

Erredakzioa

Arnaud Demare izan da azkarrena Tourreko laugarren etapako esprintean. Aise menderatu ditu Sagan, Kristoff eta Greipel. Geraint Thomasek erorikoa izan du, baina lidergoari eutsi dio.

17:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arnaud Demare (FDJ) nagusitu da Frantziako Tourraren laugarren etapan. Mondorf-les-Bains eta Vittel ateko etapak 207,5 kilometroko ibilbidea izan du, eta esprintean erabaki da irabazlea. Azken metroetan bi eroriko izan dira. Geraint Thomas (Sky) liderrak erorikoa izan du, baina liderraren elastikoari eustea lortu du.

Demarek aise menderatu ditu esprintean Peter Sagan (Bora) eta Alexander Kristoff (Katusha) txirrindulariak. Esprinta polemikoa izan da Saganek ukalondoa atera eta lurrera bota baitu Mark Cavendish (Dimension Data). Gainera, John Degenkolb (Trek) ere erori egin da ezin izan duelako Cavendish albotik pasa. Pixka bat lehenago beste eroriko bat izan da; Geraint Thomas liderra, Skyko bere taldekideak eta tropelaren buruan joan diren beste txirrindulari batzuk erori egin dira. Hala ere, ez dute arazorik izan helmugara iristeko.

Eguneko protagonista Guillaume van Keirsbulck (Wanty-Groupe Gobert) izan da. Etapa hasieratik ihes eginda ibili eta tropelak helmugarako 15 kilometro falta izan direnean harrapatu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena